«Ez gaude erotuta», Naiara Pinedo
IritziaNaiara Pinedo ParrillaBINKE / 2020ko urria Ez gaude erotuta Espainiar estatuan, 16 urtetik gorako emakumeen %57 izan da ukitzeen, begirada lizunen edo «stalking»-en biktima. Danok dakigu datu hori oso labur geratzen dena. Apustu egingo nuke emakumeon osotasuna sentitu dela inoiz deseroso kaletik joanda: etxera bueltan lagunei bidalitako mezutxoa, gizonez betetako ilara edo talde baten aurretik pasatu beharra, objektu baten gisara sentitzea… Baina, zer gertatzen da datuetan ageri ez den beste %43arekin? Ez dut euren erantzuna zalantzan jarriko, baina bai motiboa. Gizarte patriarkal batean, esleitutako genero-roletan, mendeetako kultura matxistan edo maitasunaren idealizazioan hazteak hain salda lodia egiten du, ezinezko egiten digula