Alvaro Ruiz: «Usansolotar sentimendua ideologia guztien gainetik dago»
Alvaro Ruiz, gazte inplikatuaBINKE / 2020ko uztaila «Harrapatu egiten zaituen taldea da Oinarin, familia baten parekoa» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Herriko dinamiketan inplikatuta dagoen usansolotar gutxi egongo da herrian, hilabeteko protagonista ezagutzen ez duenik. Elkarrizketa egiteko orduan ere, Usansolotik berarekin paseoan gazte guztiek agurtzen dute Alvaro Ruiz. Eta ez da gutxiagorako, gaztea bada ere, herriko lau taldetan buru-belarri dabilelako, gaztetasunak dakartzan parrandei izkin egin gabe beti. Nork ez zaitu ezagutzen Usansolon? Usansolon jende askok ez nau ezagutzen, egia da talde kultural eta kirol taldeetan ibiltzen diren askok ezagutzen nautela baina orokorrean oharkabean pasatzen saiatzen naiz. Egia da Usansolo