‘Baserriko lanen eta lan tresnen izena eta izana’ erakusketa ikusgai dago Torrezabalen

Argazkia: Gorane Intxaurraga.

Galdakaok bat egin du Europako Ondarearen Jardunaldien 26. edizioarekin. Ekimenaren baitan, Gorane Intxaurragaren ikerketa batean oinarritutako ‘Baserriko lanen eta lan tresnen izena eta izana’ erakusketa ikusgai dago Torrezabalen.

Ondarea ezagutu, zaindu eta transmititzeko erantzukizun partekatua abiapuntu hartuz, Europako Ondarearen Jardunaldiak jarri dira martxan beste urte batez.

Aurtengoa 26. edizioa izango da, eta Galdakaok bat egingo du beste behin, programa zabalarekin, BINKEk jaso zuen moduan.

Programaren baitan, Gorane Intxaurragaren ‘Baserriko lanen eta lan tresnen izena eta izana’ erakusketa ikusgai dago Torrezabalen urriaren 29ra bitarte.

Erakusketan hainbat baserriko tresna ikusi daitezke, denak
Galdakaon jasotako moduan izendatuta. Hala ere, ortografiari
baino ahozkotasunari eman zaio garrantzia handiagoa, hitzak ahoz
jasota baitaude.

Erakusketa Intxaurragak XX. mendearen amaieran herriko auzo
guztietako galdakoztarrei egindako ikerketaren ondorioa da. Helburua da gaur egun iraganeko objektu huts direnei duten balioa ematea; izan ere, bizirik eutsi behar diogun ahozko transmisioa eta jakinduria biltzen
euretan.

«Gure arbasoen hizkera eta ohiturak ezagutuz bakarrik
ulertu daiteke gaur egungo Galdakao», nabarmendu du Intxaurragak, herritarrak erakusketa bisitatzera animatuz.

situs togel

situs toto