Galdakaok bat egingo du Europako Ondarearen Jardunaldien 26. edizioarekin. Ekimenaren baitan, erakusketak, hitzaldiak eta bisita gidatuak eskainiko dira herrian.
Ondarea ezagutu, zaindu eta transmititzeko erantzukizun partekatua abiapuntu hartuz, Europako Ondarearen Jardunaldiak jarri dira martxan beste urte batez.
Aurtengoa 26. edizioa izango da, eta Galdakaok bat egingo du beste behin, programa zabalarekin. Edurne Espilla Kultura zinegotziak egitarauaren aurkezpenean azaldu zuenez, «gure ondare materiala zein immateriala erakusteko aukera ezin hobea da».
Edizio honetako programazioan naturarekin dugun harremana erakutsi nahi izan da, eta horretarako, bi alderdi landu dira. Batetik, baserriko lanen inguruko ondarea, eta, bestetik, landareek eta haien inguruko jakintzek gure ondarean izan duten garrantzia.
Hemen batu dugu programa osoa:
- Urriak 5-29: Baserriko lanen eta lan tresnen izena eta izana erakusketa, Torrezabal Kultur Etxean (17:30-20:30)
- Urriak 7: Landareen garrantzia gure ondare kulturalean hitzaldia, Torrezabal Kultur Etxean (19:00 euskaraz)
- Urriak 8: Baserriko lanen eta lan tresnen izena eta izana bisita gidatua, Torrezabal Kultur Etxean (19:00 euskaraz)
- Urriak 15: Baserriko lanen eta lan tresnen izena eta izana bisita gidatua, Torrezabal Kultur Etxean (19:00 gazteleraz)
- Urriak 17: Ondarea kontserbatzea: erronka jasangarria? Andra Mari elizara bisita gidatua eta hitzaldia, Andra Mari elizan (11:00 gazteleraz)
- Urriak 21: Landareen garrantzia gure ondare kulturalean hitzaldia, Torrezabal Kultur Etxean (19:00 gazteleraz)
- Urriak 24: Baserrietako sendabelarrak Galdakaon ibilbide gidatua, Torrezabal Kultur Etxean (11:00)
- Urriak 24: Ondarea kontserbatzea: erronka jasangarria? Andra Mari elizara bisita gidatua eta hitzaldia, Andra Mari elizan (11:00 euskaraz)
Programa osoa ikusi daiteke hemen.




