Hamaika Gara: «Erreferenduma tresna demokratiko bezala artikulatu gura dugu»

2021-05-21
Hamaika Gara ekimenaBINKE / 2021eko maiatza «Erreferenduma tresna demokratiko bezala artikulatu gura dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Euskal Herriaren estatus politikoa erabakiko duen erreferenduma lantzen ari da Hamaika Gara ekimena maila nazionalean, eta badu taldea Galdakaon ere. «Altxa. Sinatu. Erabaki». Zergatik orain? Erabakitzeko eskubidearen alde lan egin eta erreferendum bidez erabakitzearen aldeko eragile eta norbanakoen elkargune bat beharrezkoa dela uste dugu. Euskal gizartearen ahalduntzean sakondu eta herri bezala burujabe izateko behar ditugun tresna demokratikoak lortzeko jaio da egitasmoa. Eta zein da helburua? Pandemiak azaleratu egin ditu herri bezala dauzkagun maila askotariko gabeziak. Honi heldu, eta Hamaika Garatik

Oier Goitia: «Euskara kartzeletara heltzea ezinbesteko dugu presook ere»

2021-05-21
Presoak ikasleOier Goitia, Ainhoa Uriarte eta Izaskun BarbariasBINKE / 2021eko maiatza «Euskara kartzeletara heltzea ezinbesteko dugu presook ere» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Preso direnek ere ikasteko eskubidea dute, nahiz eta ez duten espetxetik kanpo bizi direnek bezainbeste erraztasun. Horren lekuko dira Ainhoa Uriarte eta Izaskun Barbarias euskara irakasleak eta Oier Goitia preso ohia. Presoen Euskara Irakasle Taldeko kideak dira Galdakaon bizi diren Ainhoa Uriarte (Etxebarri, 1969) eta Izaskun Barbarias (Urduliz, 1971). Sei irakasle hasi ziren duela lau urte preso zeuden bederatzi ikasleri euskara ikasteko laguntza eskaintzen, tartean orduan preso zegoen Oier Goitiari (Galdakao, 1974). Bi urte jada,

Roberto Izaga: «Ez dago hilketa perfekturik, guztiz osatu ez den ikerketa bat baizik»

2021-04-16
Roberto Izaga, Ertzaintzaren Antropologia Forentseko BuruaBINKE / 2021eko apirila «Hiltzaileak ia beti utziko du bere arrastoren bat, edo krimenaren lekura itzuliko da» Roberto Izaga Azkueta1967, Galdakao Medikua ikasketaz EHUn eta Auzitegi Antropologia Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Granadako Unibertsitatean egindakoa, ertzain egin zen 1995ean, 2006an berak desio zuen horretan aritu ahal izateko: auzitegi antropologiako kide. Eta Ertzaintzaren sail horretako burua da gaur medikua, azken urteetako krimen eta desagertze kasurik sonatu zein ezezagunen ikerketan buru-belarri dabilen galdakoztarra. ARGAZKIAK: Jabi RojoTESTUA: Jon Gomez Garai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren egoitza nagusiena izan da Binkeren hilabeteko elkarrizketa nagusiaren lekuko. Ate nagusian hartu gaitu Ertzaintzako komunikazioko

Txipiritak: «Gaztetxea beharrezkoa ikusten dugu gure herrian!»

2021-04-16
Txipiritak kuadrila @txipiritakBINKE / 2021eko apirila «Gaztetxea beharrezkoa ikusten dugu gure herrian!» GALDERAK: Bertan Behera kuadrila @bertanbehera Nondik dator Txipiritak izena? Ba egia esan zerbait inprobisatua izan zela esan beharra daukagu. Gutako batek txopitoei betidanik «txipirito» deitzen zien, besteok ere horrela deitzen geniola pentsatuz, baina egun baten jolasten geundela pertsona horrek txipirita hitza bota zuen, eta besteok kriston barreak egin genituen. Hori ere txibiritekin lotu genuen, kuadrila identifikatzen dutela uste baitugu. Hortik gure logoa! Noiztik ezagutzen duzue elkar? Ikastolan ezagutu genuen elkar, egia da txikiak ginenean bakoitzak bere taldetxoa zuela, baina urteak aurrera joan ahala, gure arteko harremana sendotu egin

Laresgoiti eta Navarro: «Emakumeen pilota taldea sortu gura dugu Usansolon»

2021-04-16
Oihana Laresgoiti eta Ainara Navarro, esku-pilotariakBINKE / 2021eko apirila «Emakumeen pilota taldea sortu gura dugu Usansolon» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Esku-pilotan, eta nerabezarotik aurrera, Usansolon emakumeek taldean entrenatzeko aukerarik ez dutelakoan, Oihanak eta Ainarak emakumeen pilota taldea sortu gura dute; horrela, alabentzako ere eredu izango dira. Duela hilabete helarazi zioten Oihana Laresgoitik (Bilbo, 1980) eta Ainara Navarrok (Bilbo, 1986) Binkeri emakume pilotarien taldea sortu nahi zutela Usansolon. Hilabete beranduago, haiekin bildu gara. Nortzuk zarete eta zer dakarzue esku artean? Ainara Navarro eta Oihana Laresgoiti gara, Usansolon bizi garen bi emakume. Zaletasun desberdinak baditugu ere, komunean dugu pilota.

Ander Zuluaga: «Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu doguz»

2021-04-16
PublierreportajeaAnder Zuluaga GortazarBINKE / 2021eko apirila «Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu doguz» Pandemiak etxean tarte luzeagoak igarotzera eraman gaitu, eta horrekin batera aspaldiko bitxi zaharrak aurkitu dituzte askok. Horrek eragina izan du Ander Zuluaga bitxigilearen jardunean, bitxiak birziklatzen hasi delako. Zelan ba okurritu zitzaizuen urrea birziklatzen hastea? Jakingo dozuen moduan, guk tailerra daukagu eta urre asko erabiltzen dogu bitxiak egiteko: belarritakoak, eraztunak, lepokoak… eta azken boladan asko ikusten gabiz jendeak aitite-amamaren edo joan egin jakuzan senideen bitxiak daukozela, ez dituanak erabiltzen baina ez dituanak bota gura. Holan ba, urre hori birziklatzeko aukera aztertu genduan, eta holantxe gabiz azkenotan. Birziklatu diozu,

Naizen familia: «Errealitate hau zabaltzea garrantzitsua ikusten dugu»

2021-04-15
TransexualitateaMuniozguren Corrales familiaBINKE / 2021eko apirila «Errealitate hau zabaltzea garrantzitsua ikusten dugu» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Transexualitatearen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna martxoaren 31n izan zen. Asko dira egun horrekin euren burua islatuta ikusten dutenak, Aintzane, Asier, Ane eta Ekaitza galdakoztarrak bezala. Gure gizartea gehiago dago eginda besteen pentsamenduak asetzeko norbera zoriontsu izateko baino, eta horrek ez luke horrela izan beharko. Horretaz asko daki Muniozguren Corrales familiak, eta eurekin egon gura izan du Binkek Transexualitatearen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Zerk eraman zintuen Naizeneko kide izatera? Alaba bi ditugu; nagusia Ane, 13 urtekoa, eta txikia Ekaitza, 8 urtekoa. Ekaitza jaio

Alfonso Arandia: «Hemen lan gehiago egitea gustatuko litzaidake»

2021-03-22
Alfonso Arandia, zinemagileaBINKE / 2021eko martxoa «Euren egoa alde batera uzten dakiten aktoreak gustatzen zaizkit» Alfonso Arandia Loroño1960, Galdakao Ikus-entzunezkoetan lizentziatua da Madrileko Complutense unibertsitatean, eta amaigabeak dira pantaila handian zein txikian Arandiak egin dituen zuzendari lanak. Telesailetan «El comisario», «Sin tetas no hay paraíso» edo «Vivir sin permiso» neurrikoak zuzendu ditu, eta zineman «El Anónimo… ¡vaya papelón!» eta «Carretera y manta», besteak beste. Azken bi film hauek izan dira beretzako gakoa gainera, lehenengoarekin hasi baitzen zuzendari lanetan, eta bigarrenak bultzada eman ziolako telebista mundura lan egitera. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Ahotsa altxatu gabe, goxotasunetik eta xumetasunetik berba

Libe Goitia: «Elexaldek eragina dauka nire poesian»

2021-03-22
Libe Goitia, poetaBINKE / 2021eko martxoa «Elexaldek eragina dauka nire poesian» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Txikia zela Errusiatik Galdakaora etorri, bertan hezi, eta nerabe zela izan zuen lehen harremana poesiarekin Libe Goitiak. Duela urtebete «Urruzonotarrak gehituz» lehiaketa irabazi zuen eta aurtengo Poesiaren Egunaren bueltan elkartu gara berarekin, bera hobeto ezagutzeko. Astebete pasa da Poesiaren Egunetik. Gogotik bizi izaten du urtero egun hau Libe Goitia Artetxek (Errusia, 2001), eta horregatik, horren berri galdetu dio Binkek, agendan gorriz margoturik duen egun hau aurten nola ospatu duen jakiteko. Poesia ekitaldi batean parte hartuz ospatu nahiko zukela, baina errealitatea amesten zuen

Firu: «Belaunaldi berriak oso indartsu datozela uste dugu»

2021-03-22
Firu kuadrila @__firuBINKE / 2021eko martxoa «Belaunaldi berriak oso indartsu datozela uste dugu» GALDERAK: Fvckgolons kuadrila @fvckgolons Nondik dator zuen kuadrilaren izena? Garai batean txakur bat sartzen zitzaigun txamira eta guk Firulais deitzen genuen. Horrekin batera, jaietan parte hartzeko izen bat behar genuenez, ba haren omenez Firu izena aukeratu genuen. Inoiz entzun duzuen istoriorik hunkigarriena, ezta? Uda honetarako planen bat prestatuko duzue? Bai! Egun batzuk egingo ditugu landetxe batean. Momentuz ez dugu datu gehiagorik emango, kuadrila askori ideia originalak edukitzea kostatzen baitzaie eta ez ditugu hortik topatu nahi… Hala ere, oso gogotsu gaude aurtengo udarekin. Agian jaiak berriro etorriko dira,

Bilbao Basketeko galdakoztarrak: «Proiektu egonkor baten beharra du Galdakaok»

2021-03-22
Bilbao Basketeko galdakoztarrakIbon Lopez de Letona, Markel Iturrioz eta Oier RivasBINKE / 2021eko martxoa «Proiektu egonkor baten beharra du Galdakaok» Bizkaiko saskibaloi talderik onenetako kide dira Ibon Lopez de Letona, Markel Iturrioz eta Oier Rivas galdakoztarrak; Bilbao Basketeko partaideak dira hirurak. Lehena entrenatzaile lanetan dabil eta beste biak aldiz, jokalari. Hiru herrikideak batu ditu Binkek. Hain gazte eta halako gihar handiak izateko, zuen sekretua zein den jakin nahi dugu! Ibon (IL): Nire kasuan ez dakit hori horrela den… baina badakit jokalariek egunero intentsitate maila onean entrenatzeaz aparte, elikadura eta kirol-bizitza ohitura egokiak dituztela. Markel eta Oier (MI eta OR): Elikadura

Argiñe Belakortu: «Covida ez da Australiara heldu eta normal bizi izan gara beti»

2021-03-22
Argiñe Belakortu Lekue, Australiako usansolotarraBINKE / 2021eko martxoa «Covida ez da Australiara heldu eta normal bizi izan gara beti» Sortzez: Usansolotarra.Gaur egun: Gold Coasten, Australian 2019tik.Jaiotza urtea: 1993.Ikasketak: Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak.Zertan dabil: gaur egun Australian dabil Argiñe, ikasten, lanean eta errugbian jokatzen. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Arrazoi pertsonalek baita akademiko eta profesionalek be. Erronka barri baten bila ibili nintzan, nire ikasketak gura nebazan hedatu, ingelesa hobetu eta errugbian jokatzen jarraitu. Australia aukeratu neban guzti hau batzen ebalako. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Asko! Goazen puntuz puntu: Gold Coasten eguraldi ona egiten dau beti eta
1 10 11 12 13 14 24

situs togel

situs toto