Atzo, apirilak 15, Galdakaoko ikastolaren sorreraren 92 urte bete ziren. Horren harira, Gregorio Arrienek ikasle ohien laguntzarekin osotu zuen Leizaolatar Karmel Euzko Ikastola. Galdakao 1934-1937 liburua digitalizatu duela iragarri du Josi Sierra galdakoztarrak.
Josi Sierrak —BINKEko otsaileko azala izandakoak— eta Itziar Barrenetxeak Galdakaoko ikastola oinarri duen Andereño Monika dokumentala estreinatu zuten duela hilabete batzuk.
Lan horretan zenbait datu ematen dira, besteak beste, Galdakaoko ikastola 1934ko apirilaren 15ean inauguratu zela, Monika Lekunberri eta Rosita Lekerika irakasleen eskutik.
Hortaz, atzo 92 urte bete ziren Galdakaoko ikastola sortu zenetik. Urteurren horren harira, Gregorio Arrienek ikasle ohien laguntzarekin osotu zuen Leizaola’tar Karmel Euzko Ikastola. Galdakao 1934-1937 liburua digitalizatu duela iragarri du Josi Sierra galdakoztarrak.
Sara Muniozgurenek itzuli eta Galdakaoko Udalak 2015ean argitaratu zuen, baina orain arte ezin izan da digitalki kontsultatu. Hemendik aurrera ordea, herritarren eskura dago PDF formatuan.




