Lur gabeko pertsonei eskainitako Lur diskoa kaleratu du Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok osatutako bikoteak. Hori aurkezteko kontzertuen bira egingo dute, eta lehenengo emanaldia Galdakaon eskainiko dute, domekan.
Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok osatutako bikote artistikoak hirugarren diskoa kaleratu du: Lur. Hiru urte eman dituzte diskoa sortzen, eta lur gabeei eskainitako lana da.
Sorkuntza prozesuan munduan bizi den giroa ardatz izan dela aitortu dute musikariek. «Palestinako genozidioak eragin handia izan du sortze-prozesuan», adierazi dute.
Diskoa kaleratu ostean, kontzertuen bira hasiko du bikoteak eta lehenengo emanaldia Galdakaon izango da. Oihenartek eta Zeberiok kontzertua eskainiko dute domekan, apirilak 19, Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.
Saioan laukotea osotako dute, Angel Unzu eta Miren Zeberiorekin batera. Sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




