Galdakaoko Gazte Egunaren hamalaugarren edizioa apirilaren 25ean antolatuko dute. Besteak beste, paella txapelketa, bazkari herrikoia eta kontzertuak izango dira. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Herriko gazteak batuko ditu beste urte batez Galdakaoko Gazte Egunak. Apirilaren 25ean izango da hamalaugarren edizioa, eta aurrekoetan bezala, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute herriko gazteek goizetik hasita.
Besteak beste, paella txapelketa, bazkari herrikoia eta zenbait talderen kontzertuak izango dira Kurtzeko plazan. Hemen batu dugu egitarau osoa:
11:00 Zelai errea
14:00 Paella txapelketa. Izena ematea 13:00ak arte
15:00 Bazkaria
16:00 Bazkalostea
18:30 Merhezi taldea
21:00 Kontzertuak: Buzkentza + Ganibet + Nonahi Erromeria + DJ Aka 666




