Gazteak aktibatzeko ekimen berria jaio da Galdakaon: Gazte Arnasa

Argazkia: Gazte Arnasa.

Gazte Arnasa ekimena jarri dute martxan Zizpa Gazte Konpartsak eta Gazte Berpiztuk, Galdakaoko gazteak aktibatzeko eta komunitatean parte hartzeko helburuz. Egitasmoaren baitan hiru ekintza antolatuko dituzte, lehenengoa barikuan.

Elkarlanean aritu dira azken hilabeteetan Zizpa Gazte Konpartsako kideak eta Gazte Berpiztuko kale-hezitzaileak, Galdakaoko gazteei komunitatean parte hartzeko aukerak eskaintzeko, herriko bizitzan duten presentzia indartzeko eta aktibazioa bultzatzeko.

Prozesu horretan kirolak gazteengan pizten duen interesa antzeman dute, eta horren harira ekimen berria sortu dute: Gazte Arnasa. «Proiektu honen helburua ez da soilik kirola egitea, gazteen arteko harremanak indartzea, herriko giroa biziberritzea eta espazio publikoa gazteentzat topagune bihurtzea ere bada», adierazi dute ekimeneko arduradunek.

Asmo horrekin, hiru ekintza eskainiko dituzte ekainera bitarte. Lehenengoa barikuan, apirilak 17, izango da. Zehazki, Gurpil Eguna antolatuko du La Kubierta Galdakao Patinaje Kirol Elkarteak Zugutzuko skate parkean, 17:30etik aurrera.

Bestalde, maiatzaren 16an kirol saio gidatuak eskainiko dituzte herriko plazetan Galdakaoko kirol elkarte ezberdinek, eta ekainaren 13an mendi martxa antolatuko du Gangurenek.

«Herriko gazteak eta interesa duen edonor gonbidatu nahi ditugu ekimen horietan parte hartzera. Guztion artean kirola, euskara, parte-hartzea eta kalea uztartzen dituen herri bizia eraikitzen jarraitzeko aukera paregabea izango da», azpimarratu dute ekimeneko arduradunek.

situs togel

situs toto