«150 urte foru barik», Aitzol Altuna

Argazkia: BINKE.

Lehoinabarra
Aitzol Altuna Enzunza
BINKE / 2026ko uztaila

Espainian Gerra Karlistak deiturikoak, euskal historiografiaren Foru Gerrak deitu beharko litzateke (1833-40 eta 1872-76 urteak). Hemen, herri osoa altxatu baitzen bere araudia, usadioak, ohiturak eta Nabarrako erresumatik jasotako antolamendu politikoa defendatzeko: Foruak. Galdakanoko herritar guztiak Foruen alde altxatu ziren eta ez Espainiako errege edo erregina bat hautatzeko ikastola-eskoletan irakasten diguten bezala. Udaletxea bera eta Urgoitiko jauregiak matxinatuen gotorleku izan ziren.

Euskal Herriaren idiosinkrasia gure hizkuntza nazionalean, gure kulturan, erlijio katolikoan eta batez ere gure erakunde autonomoetan oinarritzen zen: auzoa-udala-Gernikako Junta Orokorrak. Guzti hori gure herriak gauza bakar bat bezala ikusten zuen. Beraz, Foruen galera trauma nazional bat izan zen. Foruen aterperik gabe, gure hizkuntzaren eta gure kulturaren aurkako errepresioa aurreko mendeetan baino are handiagoa izan zen: eskoletan, administrazioan, epaitegietan, gobernuan edo Eliza barruan, gure herria erabat erdaldundu arte.

Gaur egungo Autonomia Estatutua, gai fiskal, sozial edo legegileetan, ezin da konparatu Euskal Herriak Foru garaian izan zuen autonomia errealarekin.

1876ko uztailaren 21eko espainiar Legeak, Foruak behin betiko abolitu zituen; hiru urte luzez “salbuespen egoera” ezarri zutelarik. Bizkaiak, jaurerri izateari utzi zion eta Espainiako probintzia arrunta bihurtu zen. 1937an frankismo-faxismoak debekatu arte, euskal prentsan 1876ko lege horren aurkako artikuluak eta editorialak agertzen ziren, izan bedi honako hau ere bortizkeriaz kendu zigutenaren oroigarri.

situs togel

situs toto