Gaur, urriak 7, hiru urte beteko dira. Hiru urte Gazako zerrendaren aurkako erasoaldia hasi eta genozidio historikoaren beste atal ilun bati jarraipena eman zenetik. Hiru urte, eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek oraindik ez du ezer egin. Ez da gelditu. Ez da behar bezala salatu. Eta Gazan, bitartean, bizitza suntsitzen jarraitzen da.
Hiru urte hauetan, 73.000 palestinar baino gehiago hil dituzte, horietatik 20.000 haur baino gehiago direlarik eta kasik 175.000 pertsona zaurituak gaur arte. Ospitaleak, eskolak, errefuxiatuen kanpalekuak eta etxebizitzak bonbardatu eta eraitsi dituzte. Gosea eta gaixotasunek biztanleak hiltzen jarraitzen dituzte, eta blokeoak ez du etenik. Gaza ez da berreraiki. Gaza ez da sendatu. Gaza ez da bizi.
Eta hori guztia, munduaren begiradapean.
Bitartean, Zisjordanian kolonizazioak aurrera jarraitzen du, isil-isilik, hedabide eta nazioarteko konplizitateak babestua. Israelgo gobernuak kolonoen indarkeria bultzatzen du, lurrak konfiskatzen ditu, eta palestinarren etxeak eraisten ditu. Helburua argia da: ez da lurralde okupazio hutsa, nazio baten etorkizunaren suntsipen sistematikoa da. Genozidio istorikoa.
Eta orain, hiru urte geroago, nazioarteak oraindik ez du zigorrik ezarri. Ez du enbargorik. Ez du harremanik eten. Ez du justiziarik aplikatu. Aldiz, arma salmentak jarraitzen du, aliantzak berresten dira, eta genozidioa onartzen da, hitzez hitz, isiltasunaren bidez.
Galdakao Palestinarekin plataforma herritar gisa, ez gara isilik geratuko. Hiru urte hauetan, norbanako moduan, herritar antolatu moduan, kalera atera gara, elkarretaratzeak deitu ditugu, ekintza ezberdinak antolatu ditugu, eta beti izan dugu argi: Palestinaren askapena gure borroka da.
Ga, urriak 7, hirugarren urteurrenaren bezperan, argi eta ozen esaten dugu: Palestinar erresistentziaren alde gaudela. Erresistentzia zibila, politikoa, kulturala eta armatua. Erresistentzia, okupazioari aurre egiteko eta askatasuna lortzeko. Erresistentzia, duintasunez eta determinazioz.
Gure konpromisoa berresten dugu:
· Ez dugu ahaztuko.
· Ez gara geldituko.
· Ez gara isilduko.
· Eta Galdakaon, kalean, jaietan, eskolan, etxean…Palestinarekin jarraituko dugu.
Hiru urte dira. Eta borrokak jarraitzen du.
Parte hartu hurrengo deialdietan.
Galdakao Palestinarekin. Orain eta beti.



