Santakurtz Eguna irailaren 16an ospatuko da aurten
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ane Rekalde
Jaietan murgilduta ospatu ohi dute galdakoztarrek Santakurtz Eguna irailaren 14an. Aurten ordea zapatua denez, astelehena den irailaren 16ra aldatzea erabaki du Galdakaoko Udalak, udalerrian lan egiten duten guztiek egun horretan jai izateko.
Gehienek udaren amaiera tristuraz igarotzen duten arren, ez da galdakoztarren kasua, izan ere, jaiak heltzen dira irailean. Hauekin batera kolore eta erritmoz betetzen dira Galdakaoko kaleak, musika saioak eta lehiaketak izaten direla ekintzetako batzuk.
Giro honetan murgilduta herriko egun handia, Santakurtz Eguna, irailaren 14an ospatu ohi da Galdakaon eta jai izaten da herrian.
Aurten ordea zapatua denez, irailaren 16ra, astelehena, aldatzea erabaki du Galdakaoko Udalak, udalerrian lan egiten duten guztiek egun horretan jai izan dezaten.