Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2026ko apirila
Apirila euritsua dala esaten danez, goazen Urkiolara hango euriok nora doazen ikustera. Santutegiko teilatuaren gailurrean jausten dan euria erdibitu egiten da. Alde batekoa, Mañari-errekatik Ibaizabalera doa eta azkenean Kantaurira. Bestekoa, Zadorra-errekatik Ebro ibaira eta azkenean Maditerraneora. Baina, Zadorra-erreka bidean, Urrunagako urtegia inauguratu zan 1958an Zeanuriko zentral elektrikora ura bialdu eta Altos Hornos de Vizcaya zan enpresari argi-indarra eroateko. Argi-indarra lorturik, urak Arratia errekatik botaten ziran kalte handiak eginik bazterretan eta batez be errotetako ubide eta anteparetan. Geroagora 1973an, Zeanuriko Undurragan urtegi bat egin zan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa bitarteko. Urtegiko ur hori Zeanuritik Arrigorriagako Venta Altako depuradora doa tuberia bidez. Ura garbituz gero, Bizkaiko hainbat herritara bialtzen da, Bilbo inguruetara ezeze, Galdakaora eta haragora Zeanuriraino. Galdakaon edaten dogun uraren tantakada batzuk behintzat ez ete dira Urkiolako Zadorra aldeko teilaturik harakoak? Mañari aldekoak be Galdakaotik joakuz baina Ibaizabaldik. Bitzuak izan beitez ondo etorriak. Ura, bizia dogu. Zaindu daigun.

