
Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Uztailaren 1etik aurrera lehenengo gizarte langilea kontratatu duela jakinarazi du Usansoloko Udalak. Bere lana «Usansoloko gizarte gai guztiak kudeatu eta koordinatzea izango da, Udaleko gizarte hezitzailearekin eta psikologoarekin elkarlanean».
Usansoloko Udalak pausoak ematen jarraitzen du. Iaz lokal berriak erosi zituen bere jarduerarako eta langile berriak kontratatzen dabil ere, Udalak berak jakinarazi duenez.
Orain, uztailaren 1etik aurrera lehenengo gizarte langilea kontratatu duela ezagutzera eman du. Bere lana «Usansoloko gizarte gai guztiak kudeatu eta koordinatzea izango da, Udaleko gizarte hezitzailearekin eta psikologoarekin elkarlanean».
«Kontratazio hau gure herritarren ongizatea bermatzeko eta arreta hobetzeko konpromisoaren parte da», nabarmendu du Udalak.