Indarkeria matxista salatzeko manifestazioa deitu dute Galdakaon, biharko

Argazkia: Ander Elordui.

Bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, manifestazioa deitu du Galdakao Feminista taldeak. Udaletxetik hasiko da, «ez ginen atzera egiteko jaio, faxismoaren aurrean feminismoa lemapean».

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da bihar, azaroak 25. Horren harira, hainbat ekintza antolatu dira Galdakaon, solasaldi eta mobilizazioekin.

Bihar zehazki, manifestazioa deitu du Galdakao Feminista taldeak. Mobilizazioa 19:30ean, hasiko da Galdakaoko udaletxetik.

«Ez ginen atzera egiteko jaio, faxismoaren aurrean feminismoa lemapean», manifestaziora batzera animatu dituzte herritarrak.


situs togel

situs toto