Torrezabal Kultur Etxeak bertso saio musikatua hartuko du abenduaren 2an. Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue eta Aissa Intxausti bertsolariak arituko dira emanaldian.
Bertsolaritzak eta zuzeneko musikak bat egingo dute Galdakaon, sormena, bat-batekotasuna eta doinuak uztartuko dituen bertso saio musikatuan.
Emanaldia abenduaren 2an izango da, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean, eta puntuko lau bertsolari arituko dira: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue eta Aissa Intxausti.
Saiorako sarrerak eskuragai daude Torrezabaleko lehiatilan eta ohiko webgunean.




