
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea uda ostean zabalduko da Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Vinh Dao
Aurten, lehenengo aldiz Usansolok kudeatuko du Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga eta ibilgailuen erroldako datu-basea udal batetik bestera eramaten da oraindik. Horregatik, zerga ordaintzeko epea uda ostean zabaltzeko asmoa duela iragarri du.
Galdakaoko Udalak kudeatu du une honetara arte Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kobrantza Usansolon. Aurten, lehenengo aldiz Usansolok kudeatuko du.
Usansoloko Udalak azaldu duenez ordea, ibilgailuen erroldako datu-basea udal batetik bestera eramaten da, baita banku-kontuak helbideratzeko datuak eguneratzen eta abar.
Horregatik, epea oraindik ez da ireki eta asmoa uda ondoren irekitzea da. Txapelenako udal-iragarkien taularen bidez jakinaraziko da eta baita Udalaren webguneko albisteetan ere.
«Aldaketaren bat egin nahi bada, oraindik garaiz dago, besteak beste, banku-kontua aldatzea edo ordainagiria helbideratzea», adierazi du Udalak.