EGITARAUA | Santakurtzetan 150 ekintza eskainiko dituzte, adin eta zaletasun guztientzako

Argazkia: Irati Alonso García

Irailaren 12tik 21era ospatuko dira Santakurtzak eta Udalak eta Jai Batzordeak «guztiok gozatzeko» egitarau anitza antolatu dute aurten ere. Guztira 150 ekintza inguru izango dira hamar egunetan zehar, eta hemen batu dugu egitarau osoa, egunez egun. Gainera, egitarauaren liburuxka bera osorik deskargatzeko aukera ere eskaini dizuegu ondoko albistean.

Astebete baino ez da falta Santakurtzak asteko eta motorrak berotzen hasi dira galdakoztarrak honezkero. Ardanza parkean izango diren kontzertu nagusiak duela aste batzuk iragarri zituzten Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak eta gaur ordea, jaien egitarau osoa aurkeztu dute, udaletxean egindako agerraldian.

Honetan Ibon Lopez de Letona pregoilariak eta Garbiñe Sagarduy txupineroak parte hartu dute, eta baita June Sanchez Jai Batzordeko kideak eta Amets Iturbe Jaietako zinegotziak.

Azken honek azaldu duenez, «kalitatezko eta guztiok gozatzeko» 150 ekintza inguruk osatuko dute egitaraua. Musika izango da protagonista nagusienetako bat eta hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango dute galdakoztarrek, besteak beste, Süne, Tanxungueiras, Su Ta Gar eta Puro Relajo. Halaber, orkestrak, emakumez osatutako fanfarriak, eta kale animazioa eskainiko dira.

Ikuskizun berezia izango da ere lehen zapatuan, talde palestinar batek haien dantzak eskainiko baititu eta haien herriak pairatzen ari den genozidioa salatuko dute ere.

Bestalde adin guztiei zuzendutako 14 antzezlan eskainiko dituzte jaietan zehar, eta elkarteek 48 ekintza anitz antolatu dituzte, kirolarekin, gastronomiarekin eta sormenarekin lotutakoak.

Euskal tradizioak ere lekua izango du Santakurtzetan dantza eta herri kirolekin, eta umeentzako eta adinekoentzako ekintza zehatzak ere izango dira hamar egunetan zehar.

Jaietan zehar kuadrillen txapelketak ere antolatuko dira aurten, eta hauetan izena emateko epea zabalik dago, BINKEk jaso zuen moduan.

Hemen batu dugu aurtengo Santakurtzen egitarau osoa, egunez egun:

Irailak 12, barikua
19:00
 Jaietako desfilea Plazakoetxetik hasita udaletxera
20:30 Pregoia eta txupinazoa
20:40 Diskofesta
22:30 Ganekogorta kalean
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Rewinder Rock Band eta Su Ta Gar
01:30 DJ Fest Ardanza parkean

Irailak 13, zapatua
10:30 55. Santakurtzetako Txirrindularitza saria
11:00 Paella txapelketa Plazakoetxen
11:30-14:00 Jolas eta sormen parkea Andra Mari elizaren aurrean
13:00 Skate txiki txapelketa Zugutzuko skate parkean
13:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
16:00 Skate txapelketa Zugutzuko skate parkean
17:00-19:30 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean
18:00 ‘Aiurri’ dantza ikuskizuna Santi Brouard enparantzan
18:30 Herri kirolak Juan Bautista Uriarte kalean
18:30 Argazkilaritza ginkana Zamakoa 21 kalean
19:00 Kale animazioa Bulbalkanen eskutik Santi Brouard enparantzatik
19:00 Pilota partidak Kurtzea frontoian
22:00 Kale animazioa Bulbalkanen eskutik Santi Brouard enparantzatik
22:30 Zaku lasterketa Santi Brouard enparantzan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Jona Exposito eta Süne
23:30 Hola Raffaella orkestra Muguru kalean

Irailak 14, domeka
09:00
 Gangurenera IX. igoera Gipuzkoa kaletik
10:30 Nekazaritza azoka Agirre Lehendakariaren plazan
11:00 Areto-dantza tailerra Ardanza parkean
11:30 Bolei txiki Muguruko landan
11:30-14:00 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
12:30 Bizkaiko Sokadantza Andra Mariren eskutik Andra Mari elizaren aurrean
13:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
13:00 Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertua Kurtzeko plazan
16:00 Goitibehera lasterketa Elexalden
17:00-19:00 Orienting eta aurpegi margoketa Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
18:00 ‘Carman’ kale antzerkia Santi Brouard enparantzan
18:00 Landare galduaren bila Iturrondo plazan
18:30 Areto Dantza txapelketa Ardanza parkean
19:00 Boleibol txapelketa Muguruko landan
19:00 Pala partida Kurtzeko frontoian
20:00 Dantza alardea Andra Mariren eskutik Kurtzeko plazan
20:00 ‘Honeekaz uleokaz, nora’ Iturrondo plazan
21:30 ‘Su talka’ kale antzerkia Kurtzeko plazatik

Irailak 15, astelehena
11:00-14:00 Parkour tailerra Muguruko landan
11:00 Arantzelaira igoera eta txitxiburduntzia
11:30-14:00 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
13:00 Kontzertua: Argentinako herri musika
17-00-20:00 Parkour tailerra Muguruko landan
17:00 Pilota partidak Kurtzeko frontoian
17:00 Santakurtzetako abenturak Iturrondo plazan
17:00 Paddle surf txapelketa Elexaldeko igerilekuetan
17:00-19:30 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
18:00 ‘Pausa’ antzezlana Muguruko landan
18:00 Memoria historikoa berreskuratzeko bisita gidatua Kurtzeko plazatik
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Furor furor txapelketa Iturrondo plazan
19:00 ‘Papertxori’ antzezlana Iturrondo plazan
19:00 Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Xabar Galletebeitia
19:30 Buruhandiak

Irailak 16, martitzena
11:30
 Adinekoen Olinpiadak Kurtzeko plazan
16:00 Igel txapelketa Iturrondo plazan
17:00 Umeentzako ludoteka eta tailerrak Berezikoetxen
17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urretan
17:00 Txapa tailerra Iturrondo plazan
18:00 Emakume magoen ikuskizuna Santi Brouard enparantzan
18:00 Hanburgesa txapelketa Muguruko landan
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:30 Demode Quartet taldearen kontzertua Kurtzeko plazan
19:00 Kaleko antzerki txikiak Iturrondo plazan
19:30 Buruhandiak
21:00 Film laburren festibala Kurtzeko plazan

Irailak 17, eguaztena
14:00 
Adinekoen Jaia. Herri bazkaria Kurtzeko plazan
17:00 Umeentzako ludoteka eta tailerrak Urreta parkean
17:00 Jolas mitologikoak Berezikoetxen
17:00 Zelai errea Muguruko landan
18:00 Hodei magoa Iturrondo plazan
18:00 Tatuaje tailerra Iturrondo plazan
18:00 Kutxa dorrea Urreta eskolan
18:00 Bisita gidatua Kurtzeko plazatik
18:00 Kalez kalea Musika eskolatik: Maximo Moreno Musika Eskolako txistu ikasleak
19:00 Playback txapelketa
19:00 Dantza tradizionalen tailerra Santi Brouard enparantzan
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:30 Buruhandiak

Irailak 18, eguena
17:00
 Bolo nordikoak Iturrondo plazan
17:00 Moto txikien lasterketa Gandasegi eskolan
17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra Urreta parkean
18:00 Tortilla txapelketa Zabalean
18:00 ‘Impro show’ antzezlana Iturrondo plazan
18:30 Kale animazioa Ku-Klux fanfarrearekin
19:00 Badminton Muguruko landan
19:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Mariachi Imperial de Guanajuato
19:00 Dantza tradizionalen tailerra Santi Brouard enparantzan
19:00 Kalez kalea: Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Pilota partidak Kurtzeko frontoian
19:30 Kuadrillentzako petanka txapelketa
19:00 Abesbatzen kontzertua Kurtzeko plazan
19:30 Buruhandiak
21:00 Guito lasterketa Santi Brouard enparantzan
23:00 Kuleroen eta galtzontziloen lasterketa Iturrondo plazatik

Irailak 19, barikua
Mozorro Eguna: Musikalak
16:00
 Zentzumen txapelketa Iturrondo plazan
17:00-20:00 Umeentzako ludoteka Berezikoetxen
17:00-20:00 Abentura parkea Urretan
17:00 Gaztechef Plazakoetxen
17:30 Splash Elexaldeko igerilekuetan
18:00 Fashion day Iturrondo plazan
19:00 Monologoak Kurtzeko plazan
19:00 Galdakadak Santi Brouard enparantzan
19:00 Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Pilota partidak Kurtzea frontoian
19:30 ‘LJ75’ kale antzerkia Muguruko landan
20:00-23:00 Mozorro txapelketa Iturrondo plazan
21:00 Zezensuzkoa Muguruko landatik
22:30 Flan jana Santi Brouard enparantzan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Iñigo Llames eta Puro Relajo

Irailak 20, zapatua
10:00 Marmitako txapelketa Iturrondo plazan
11:oo Kalez kalea: Usgaldu Usansolo eta Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea eta Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
11:30 Galdakaoko XIV. Artzain Txapelketa Ardanza parkean
11:30-14:00 Umeentzako parkea Urreta eskolan
12:00 Kale animazioa Adiskide fanfarrearekin Urreta eskolan
13:30 Dantza herrikoia Andra Mari Dantza Taldearen eskutik Iturrondo plazan
15:00 Herri bazkaria, jantzi tradizionalen txapelketa, bertsolariak eta Jaire erromeria Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Umeentzako parkea Urreta eskolan
18:00 Taekwondo tailerra
18:00 ‘Lullaby’ zirkua Santi Brouard enparantzan
18:30 Dantza topaketa ibiltaria Plazakoetxetik
19:00 Kale animazioa Santi Brouard enparantzatik
19:00 Pilota partidak Kurtzea frontoian
19:00 ‘De tú a tú’ zirku inklusiboa Muguruko landan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Koiu eta Tanxungueiras
23:30 Earth Songs Project orkestra Muguru kalean

Irailak 21, domeka
09:00 Open petanka Zugutzuko skate pistan
11:30-14:00 Umeentzako eta gazteentzako jolas parkea Urretan
12:00 Kale animazioa Ku-Klux fanfarrearekin
12:00 Erraldoien eta buruhandien desfilea Kurtzeko plazatik
13:00 Bitsa jaia Ardanza parkean
13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Umeentzako eta gazteentzako jolas parkea Urretan
17:30 Txitxarriloa eta dantzarako pausoak Ardanza parkean
18:00 Herri kirolen erakustaldia Kurtzeko plazan
19:00 ‘Camelva’ kale antzerkia Santi Brouard enparantzan
20:00 Jaien amaiera: kuadrilen arteko txapelketaren sari banaketa eta maskoten erreketa

Irailak 27, zapatua
15:00 Kuadrilen bazkaria

Hemen Amets Iturbe Jaietako zinegotziaren hitzak Santakurtzeko egitarauaren inguruan: