Usansolo Herria plataforma Usansoloren segregazioa lortzeko jaio zen eta behin helburua lortuta, desegin egingo dela iragarri du. Plataforma ez da 2027ko udal hauteskundeetara aurkeztuko, eta agurtzeko gutuna bidali die usansolotarrei.
Usansolo 2023ko abenduaren 28tik da ofizialki udalerri. Urteetako prosezuaren ondoren, Galdakaotik segregatzea lortu zuen, eta hori hein handi batean Usansolo Herria herri plataformak egindako lanari esker lortu zen.
Herri plataforma segregazioa lortzeko helburuarekin sortu zen, eta helburu nagusi hori lortuta, proiektua, pentsatuta zegoen bezala, desegin egingo dela iragarri du UHk usansolotarrei etxera bidalitako gutun baten bitartez.
Bertan, Usansolon lehen aldiz 2027ko maiatzean antolatuko diren udal hauteskundeetara ez dela aurkeztuko adierazi du: «Urrats bat ematen dugu alde batera, modu kontzientean, orain etapa berri bat irekitzea dagokigula uste baitugu».
Gutunean eskerrak eman dizkie usansolotarrei, eta segregazioa lortu ostean Usansoloko Udala zerotik sortzeko prozesuan izandako gorabeherak nabarmendu ditu. Plataforma talderik bozkatuena izan zen azken udal hauteskundeetan, eta horregatik Udalaren funtzioak bete dituen Kudeaketa Batzordearen buru izan da.
Hemen batu dugu usansolotarrei bidalitako gutun osoa, hitzez hitz:
«Agur esateko unea heldu da
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Eskerrik asko bihotzez, herritar gehienek hasieratik Usansolo Herrian jarri duzuen laguntza, pazientzia eta konfianzagatik. Babes hori gabe, proiektu hau ez zen posible izango.
Desanexioaren ondoren, erronka handienetako bati egin diogu aurre: udal bat hutsetik sortzea. Horrek ekarri du existentzia dezan egitura administratiboak eraikitzea, arauak eta prozedurak zehaztea, oinarrizko zerbitzuak martxan jartzea, langileak koordinatzea eta burokrazia konplexu batean mugitzen ikastea. Brokrazia hori udalerri finkatuetarako eta alderdi tradizionaletarako pentsatuta dago, ez gurea bezalako proiektu lokal eta independente baterako.
Lan hori, askotan ikusezina, ia eginda dago. Udal berriaren zimenduak jarri dira, esperientzia irabazi da eta hasierakoa baino oinarri askoz sendoagoa eraiki da. Zailena, astunena eta esker txarrekoa aurreratuta dago, eta gaur egun Usansolok egonkortasun handiagoarekin lan egiten jarraitu daitekeen egitura du.
Prozesu honetan zehar, Usansoloren benetako beharrekkin zerikusi gutxi duten blokeo, presio eta dinamika alderdikoiak ere jasan ditugu. Horrexegatik jarraitzen dugu defendatzen independentzia politikoa ez dela ahultasuna, gure herriarentzat ezinbesteko indarra baizik.
Baina arduragabekeria litzateke horrekin bakarrik geratzea. Bide horretan akatsak egin ditugu. Beti egokiak izan ez diren erabakiak hartu ditugu, une batzuetan ez dugu ondo komunikatzen jakin eta, batzuetan, esperientzia faltak eta testuinguruaren presioak modu hobean jokatzera eraman gaituzte. Erantzukizun horiek erabat onartzen ditugu, eta barkamena eskatzen diegu, ñabardurarik gabe, atsekabetuta edo kaltetuta sentitu direnei.
Sortu ginenetik argi esan genuen: Usansolo Herria helburu zehatz batekin eta iraungitze datarekin jaio zen. Helburu nagusi hori -desanexioa- lortzen denean, proiektua, pentsatuta zegoen bezala, desegin egingo litzateke.
Aurreko guztiarekin bat etorriz, Usansolo Herria ez da hurrengo udal hauteskundeetarako aurkeztuko. Urrats bat ematen dugu alde batera, modu kontzientean, orain etapa berri bat irekitzea dagokigula uste baitugu.
Funtzio jakin bat betetzeko jaio zen proiektu baten itxiera naturala da, eta, bete ondoren, etapa berri bati bide ematen dio, Usansolok autonomiaz, zintzotasunez eta benetako partaidetzak aurrera egiten jarraitu dezan.
Usansolo Herritik erakutsi dugu auzo-plataforma bat alternatiba erreala dela politika tradizionalistaren aurrean Usansolo Proiektuaren buru izaten jarraitzeko. Orain etapa berri bat irekitzeko unea da. Ideia berriak, egiteko modu berriak eta erreleboari aurre egiteko eta partekatutako erantzukizunetik eraikitakoa indartzeko beharrezkoak diren energia eta indarra duten pertsonak barneratzen dituen etapa bat, tokiko proiektu autonomo bat eraikitzeko pentsatua, Usansoloren interesetan soilik zentratua».




