Santakurtzetako goitibehera txapelketa irailaren 14an antolatuko da

Argazkia: Santiago Amillano

Aurten ere goitibehera herrikoien lasterketa antolatuko dute Santakurtzetan, jaietako egitarau anitzaren baitan. Irailaren 14an izango da, 16:00etatik aurrera.

Bi egun baino ez dira falta Galdakaon jaiak eztanda egiteko. Barikutik, irailak 12, hilaren 21era bitarte hamaika ekintzaz gozatzeko aukera izango dute galdakoztarrek.

Guztira 150 ekintza antolatuko dituzte hamar egunetan zehar Galdakaoko Udalak, Jai Batzordeak eta herriko taldeek, tartean jada tradizio bihurtu den goitibehera txapelketa.

Domekan, irailak 14, izango da eta hainbat maila lehiatuko dira. Herrikoiak K1 (banakakoa) eta K2 (binakakoa) izango dira eta hauek kuadrila txapelketarako puntuagarriak izango dira.

Bestetik, Euskal Herriko Sari Nagusiaren 1. edizioa lehiatuko da egun horretan, hurrengo kategorietan: neumatika, uretano, speed trike, drift trike, burdinezko errodamenduak eta egurrezko errodamenduak.

Sariak aldiz, honako hauek izango dira:

  • Banakako kategorietan: 100 €+kopa, 75 €+kopa, 50 €+kopa
  • Bestelakoetan: 120 €+kopa, 95 €+kopa, 75 €+kopa
  • Herriko neska azkarrena: 95 €+kopa (Muebles Alberto saria)
  • Herriko azkarrena: Kopa (Muebles Alberto saria)
  • Euskal Herriko Sari Nagusia: goitibehera azkarrenari