Gu Dendari elkartera atxikituta dauden Galdakaoko dendek zapiak eta edalontziak banatuko dituzte Santakurtzetan zehar. Mugikorrak eta edalontziak zintzilikatzeko zintak ere eskainiko dituzte.
Bihar hasiko dira aurtengo Santakurtzak, kuadrillen desfilea, pregoia eta txupinazoarekin. Hortik aurrera, txiki eta nagusiek disfrutatzeko aukera izango dute hamar egunetan zehar eta Gu Dendari elkarteak ere bat egingo du jaiekin.
Elkartera atxikituta dauden Galdakaoko dendek zapiak eta edalontziak banatuko dituzte Santakurtzetan zehar, Gu Dendarik ezagutzera eman duenez.
Mugikorrak eta edalontziak zintzilikatzeko zintak ere eskainiko dituzte dendek eta hauen zerrenda Gu Dendari elkartearen webgunean ezagutu daiteke.