Azaroaren 23tik 30era Nazioen Liga lehiatuko da Bilbon eta Euskal Pilota Selekzioak bertan parte hartuko du. Euskal Selekzioak sei pilotari hautatu ditu 36 metroko eskuzko gizonezkoen espezialitatean lehiatzeko, tartean Gaizka Carregal galdakoztarra.
Bilboko Bizkaia Frontoiak Nazioen Liga txapelketa hartuko azaroaren 23tik 30era eta bertan parte hartuko du Euskal Selekzioak, beste hainbat selekzioekin batera.
Euskal taldearekin txapelketa honetan lehiatuko duten pilotarien zerrenda hautatu dute honezkero, eta 6 metroko eskuzko gizonezkoen espezialitatean sei izan dira aukeratuak, tartean Adiskide Pilota Elkarteko Gaizka Carregal galdakoztarra.
Nazioen Liga txapelketaren bitartez Euskal Selekzioak datorren urtean Argentinan lehiatuko den mundialerako sailkapena lortu dezake.




