Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauterien berreskurapenean egindako lanaren ondorio, Altsasu eta Galdakao ofizialki senidetu egingo dira. Horretarako, ekitaldi berezia antolatuko dute urtarrilaren 31n, Torrezabal Kultur Etxean.
Altsasuko inauteriak XX. mende hasieran egin ziren azkenekoz, 1976an Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak horiek berreskuratzeko prozesua hasi zuen arte.
Talde galdakoztarrak egindako lanari eta Altsasuko herriak lan horri emandako onarpen eta jarraipenari esker berpiztu ziren Altsasuko inauteriak, gaur egun Euskal Herriko inauteri berezi eta ezagunenetarikoak.
Lotura horren harira senidetu egingo dira Galdakao eta Altsasu, eta horretarako ekitaldia berezia antolatuko dute urtarrilaren 31n.
Hitzordua Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean izango da 12:3oean, eta herri bietako Udalek herritarrak gonbidatu dituzte ekitaldira, «lotura historiko hau ospatzeko».




