EGITARAUA | Berdintasunaren aldeko egitarau zabala antolatu du Galdakaok M8aren harira

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da domekan, martxoak 8, eta horren harira Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek hamaika ekintza antolatuko dituzte hilabete osoan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.

Aurten ere Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Galdakaok. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute hilabete osorako Ninaiz Emakume Elkarteak, Basandere Emakume Elkarteak, Erabide Emakume Elkarteak, Mairi Emakume Feminista Batzak eta Erlantza Berdintasuna Elkarteak, Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloarekin koordinatuta.

Besteak beste, emakumeen osasuna eta ongizatea ardatz dituzten tailerrak, literatura solasaldiak, bazterketa forma berrien inguruko hausnarketa topaketak, erakusketak, kontzertuak eta zinema proiekzioak eskainiko dituzte.

Hemen batu dugu ekintza guztien zerrenda:

Martxoak 3, martitzena
19:00 Sorry Baby filma, Torrezabal Kultur Etxean

Martxoaren 4tik 11ra
Ekintza komunitarioak Aperribai auzoan, Basandere Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 5, eguena
18:30 El sacrificio de Basandere liburuaren aurkezpena, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Mairi Emakume Feminista Batzak antolatuta
18:30 Topaketa: Bazterketa berriak, analfabetismo berriak, Aperribaiko Auzo Elkartearen lokaletan, Basandere Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 7, zapatua
11:00 Auzoen arteko martxa feminista: Aperribai, Bengoetxe, Urreta eta Kurtzeko plaza

Martxoaren 9tik 17ra
11:30 – 13:30 eta 17:30 – 20:30 Tejer relatos, cuidar cuerpos: La salud cuenta erakusketa, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 9, astelehena
17:00 Tibeteko kuenkoen kontzertua berdintasunaren alde, Eperlandan, Ninaiz Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 10, martitzena
19:00 Gaua filma, Torrezabal Kultur Etxean

Martxoak 11, eguaztena
19:00 Casi ahozko narrazio ikuskizuna, Torrezabal Kultur Etxean, Erlantza Berdintasuna Elkarteak antolatuta

Martxoak 12, eguena
18:30 Mitos y verdades sobre la menopausia hitzaldia, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 16, astelehena
17:00 Emakumeen arimaren adierazpen poetikoa, Eperlandan, Ninaiz Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 17, martitzena
19:00 Rompiendo reglas filma, Torrezabal Kultur Etxean

Martxoak 26, eguena
19:00. Kolpez Kolpe. Zuzenean, Torrezabal Kultur Etxean

situs togel

situs toto