Zumba saioa, mendi ibilaldia eta Berreginen Museora bisita, Galdakaoko adinekoentzat

Argazkia: Bilboko Berreginen Museoa.

Galdakaoko Udalak hiru ekintza eskainiko ditu martxoan herriko adinekoentzat. Zehazki, zumba saioa, Barakaldotik mendi ibilaldia eta Bilboko Berreginen Museora bisita antolatuko ditu.

Ohi duenez, Galdakaoko Udalaren Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak zenbait ekintza eskainiko ditu herriko adinekoentzat, «pertsona horiek aktibo mantentzeko».

Gaur, martxoak 13, zumba saioa antolatuko du Ardantza parkean 11:30etik aurrera, eta ekintza horretan izena emateko epea zabalik dago.

Hilaren 24an aldiz, Bilboko Berreginen Museora bisita egiteko aukera eskainiko du adinekoentzat,  Mitoak orbitan. El universo a la vista erakusketa ikustera. Txangoan izena emateko epea zabalik dago, eta bisita euskaraz eskainiko da 10:00etan, eta erderaz 11:00etan.

Azkenik, 10 kilometroko ibilbidea egingo dute Argalarion, Barakaldon, martxoaren 26an. Izen ematea beharrezkoa da, eta zabalik dago dagoeneko. Gehienez 30 lagunek izango dute ibilbidea egiteko aukera.

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.

Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da. Gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.

situs togel

situs toto