Industriaren, elektrizitatearen, mantentze lanen eta administrazioaren inguruko prestakuntzak eskainiko ditu Andra Mari Lanbide Heziketako zentroak. Matrikulatzeko ezohiko epea zabalik dago, urriaren 16ra arte.
Ikasturtea dagoeneko hasi den arren, Galdakaon badago oraindik ikasketak jarraitzeko, ezagutza berriak eskuratzeko edo lan arloko gaitasunak areagotzeko aukera.
Andra Mari Lanbide Heziketa zentroak hainbat prestakuntzatan matrikulatzeko ezohiko epea zabalik du urriaren 16ra arte.
Eskaintzak hainbat arlotako prestakuntzak biltzen ditu, hala nola industria makineriaren muntaketa eta abiaraztearekin, instalazio elektrikoekin, igogailuen eta garraio ekipoen mantentzearekin edo administrazio lanekin lotutakoak.
Ikastaroak urriaren 13tik aurrera hasiko dira, eta interesa dutenek informazio guztia eskuratu eta matrikula online egin dezakete Andra Mari Lanbide Heziketaren webgunearen bidez.
Hurrengo ikastaroetarako dago zabalik matrikula egiteko epea:
- Ekipo ondasunen eta industria makinen muntaketa eta abiaraztea (690 ordu)
- Eraikinetako instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak (426 ordu)
- Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntatzea eta mantentzea (920 ordu)
- Igogailuak eta jasotzeko eta garraiatzeko beste ekipo finko batzuk instalatzea eta mantentzea (640 ordu)
- Kontabilitate, finantza eta zerga arloko administrazio laguntzako jarduerak (678 ordu)




