Euskal Selekzioak lehen aldiz jokatuko du Munduko Pilota Txapelketa ofizialtasuna lortu zuenetik. Argentinan eta Uruguain izango da, urriaren 15etik 24ra bitartean, eta Gaizka Carregal galdakoztarrak taldean parte hartuko du.
Euskal Pilota Selekzioak Argentinan eta Uruguain jokatuko den Munduko Euskal Pilota Txapelketan parte hartuko du, eta historia egingo du, lehen aldia izango delako ofizialki euskal pilota selekzio gisa parte hartuko duena.
Urriaren 15etik 24ra izango da, eta selekzioak Hego Amerikarako bidea hartu du dagoeneko. Guztira EAEko selekzioa ordezkatuz 41 pilotari arituko dira 13 diziplinatan banatuta, tartean galdakoztar bat: Gaizka Carregal.
Adiskide Pilota Elkarteko kidea titularra izaten saiatuko da, ezker pareta modalitatean.




