Gure basoak gaztainaduiz beterik egozanean, zemendia zan gaztainak kirikiñusietara batzeko garaia. Gaztaina latineko «castanea» berbatik dator. Mailegua dogu baina gaztaina mota asko dagoz bakoitzak bere euskerazko izena daukalarik. Aikor Gorbeialdeko batzuk: mentugorriak, ataloak, lopetxak, edadegeak, etab. Lehenago, gure baserrietan gaztaina asko jaten zan, erreta zein egosita gatz altsi bategaz. Gaztaina-kirikiñoak pertikakaz erasten ziran eta gero kirikiñusietan gorde tapauta zein ganaduak jan. Kirikiñusiak harrizko hesiak dira eta oraindik batzuk ikusgai dagoz, Orozkon esaterako. Gaztaina egurra be sano erabili izan da. Beresietako berezerneak zimentzak egiteko erabiltzen ziran gero otzara, zaran eta abar egiteko. Gaztainondoaren zura oholak egiteko erabiltzen zan eraikuntza eta altzaritarako bere gogortasunagaitik. Baina, «tinta» izeneko gaixoa sartu jakienetik, gauzeztandu egin jakuzan gure gaztainaudiak euren fruituakaz batera eta orain erosi egin behar. Gaztaina orria mitologian be sartu da. Aita Barandiaranek dinoskunez, Samartintxikik Jentilak esanda gaztaina orriaren haginadura ikusiz asmatu eban zerrea. Ze aberatsa gaztainaren kultura!
«Kirikiñusiak», Manu Etxebarria


