Galdakao «lehenengo geltoki» bezala bisitatu duen influencerra

Argazkia: Saldo Barik.

Naiara Hermana influencerrak, sareetan Saldo Barik profilarekin ezaguna, Galdakaoko Zugutzu tren geltokia bisitatu du. Bideoan aipatu dituen bitxikeriak ezagutu nahi?

Saldo Barik Naiara Hermanak —hasieran Clara Martinezekin batera— sare sozialetan edukia sortzeko bultzatutako proiektua da, Bilboko eta Bizkaiko plan, garraio, kultura eta jaietan oinarritua.

Aurreko hilabeteetan Bizkaiko herri ezberdinetako bideoak publikatu ditu, Metroaren lineako geltoki bakoitzean geraleku bat eginez. Orain ordea, Euskotreneko geltokiekin hasi da, eta Galdakaoko Zugutzu geltokia izan da bisitatu duen lehenengoa.

Bideoan Galdakaori buruzko zenbait bitxikeri aipatu ditu, hala nola, herritarrei mozoiloak deitu ohi zaiela eta Agirre Lehendakariaren plazan emakume baserritarren omenezko eskultura bat dagoela.

Halaber, inguruko mendietan Gerra Zibileko Burdin Hesiaren arrastoak ikusi daitezkeela nabarmendu du influencerrak bideoan.

Hemen ikusi daiteke Galdakaoren inguruan eduki sortzaileak publikatutako bideoa osorik.

situs togel

situs toto