XVIII. Txintxarri Saria urriaren 4an lehiatu zen Alegian, eta Ane Atxutegi usansolotarra izan zen garailea, Beñat Telleriarekin batera. Bikoteak 155 altxaldi egin zituen.
Hiru bikotek parte hartu zuten Txintxarri Sariaren hamazortzigarren edizioan. Alegian lehiatu zen urriaren 4an, eta harri-jasotzaileek maila bikaina eman zuten.
Ane Atxutegi usansolotarra izan zen txapelketako irabazlea, Beñat Telleria bikotekidearekin 155 altxaldi egin ostean.
Gari Garmendiak eta Lierni Osak 147 altxaldi egitea lortu zuten, eta Jon Gisasola ‘Zelai’k eta Olaia Esnaolak berriz, 143.




