Galdakao TEAyuda elkarteak Autismoaz Harro Eguna antolatuko du lehen aldiz domekan. Argazki ibilbidea, bazkaria eta familia giroko zirkua eskainiko dituzte, besteak beste.
Autismoa ezagutarazteko eta horren inguruan kontzientzia sortzeko lan egiten du Galdakao TEAyuda elkarteak, eta ildo horretan Autismoaz Harro Eguna antolatuko du lehen aldiz domekan, apirilak 19.
Santi Brouard enparantzan batuko dira 12:00etan, eta ibilbide fotografikoak irekiko du egun osoko egitaraua. «Nire lentea eta nire ahotsa» lemapean, argazkigintza saio bi eskainiko dituzte, 12:15ean eta 16:30ean.
Eguerdian aldiz, familia bazkaria antolatu du Galdakao TEAyuda elkarteak, eta bakoitzak bere janaria eramango du.
Bazkariaren ostean, 17:30ean, pompa solidarioen tailerra eskainiko dute, eta amaitzeko familia giroko zirkua hartuko du Santi Brouard enparantzak 18:30ean.
Egitarauari buruzko informazio gehiago ezagutu daiteke infogaldakaoteayuda@gmail.com helbidera idatziz.




