Ospitaletik kanpo dago atzo Zamakoako sutean kaltetutako bizilaguna
EzbeharraBINKE / 2022ko apirila Ospitaletik kanpo dago atzo Zamakoako sutean kaltetutako bizilaguna TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa eta sareetatik jasotakoak Sutea piztu zen atzo arratsaldean Zamakoa kaleko 27-29 zenbakien arteko garajeko trasteleku batean, eta bolo-bolo ibili ziren sareetatik ezbeharraren argazkiak. Horietariko irudi batzuk Aitzol Zamalloak ateratakoekin batera batu ditugu hemen. Jabea ospitalera eraman zuten, baina onik dagoela jakin du Binkek. Zamakoa kale galdakoztarraren 27-29 zenbakien arteko garajean sua piztu zen atzo arratsaldean, -1 solairuko trasteleku batean. Ezbehar honen inguruko irudiak berehala zabaldu ziren sareetan, eta okerrena, erretako ondasunaren jabea ospitalera eraman behar izan zutena —kea arnastu baitzuen—. Baina onik dago eta