«Ahoz ahoko argazkiak», Nerea Urgoiti
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2021eko uztaila Ahoz ahoko argazkiak Argazkirik ez badau ez zara egon eta publikau ezean ez dozu kontau» esaten du lagun batek, eta holantxe da, bai. Gaur egun, sare sozialen eta errealitatearen artean sortu dugun marra hain da mehea ikusezin bezain beldurgarri bihurtzen hasi dela. Argazki zahar bat ikusten dugunean ez dugu argazkia ikusten, momentua baizik, izan «klik» hark izoztutako soinu bat, usain bat, barre bat, besarkada bat edota oinaze bat. Baina hori momentuko protagonistek baino ez dute ikusten: argazkiaren errealitatea, eskeletoa eta mamia. Besteok azala baino ez dugu ikusiko, eta sarritan distortsionatua. Aitaren familian ez daukagu