«Martiko txori habiak»
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko martxoa Urteen joan-etorrian, gure herriak uritartu egin dira eta gure ohiturak be aldatuz doaz. Lehenago, gure lur barruko herrietan, baserriak ziran nagusi eta beste era batera bizi ziran hiru belaunaldiak. Lehengo umeak eta gaurkoak ez deuskue bardin olgetan leku-denborak aldatu diralako. Lehengo umeek ez eukien gaurkoek beste jostailu eta urtaro bakoitzean asmatu egin behar izaten ebezan era bateko edo besteko jolas edo olgetak. Udabarria heltzen zanean, ume eta gaztetxuak «txori topetan» ibilten ziran jolas moduan. Ez zan jolasa bakarrik. Baten batek txori habia bat aurkitzen ebanean, ia-ia bere jabea zan eta errespetatu egiten zan, erlauma