Hamaika Gara: «Erreferenduma tresna demokratiko bezala artikulatu gura dugu»
Hamaika Gara ekimenaBINKE / 2021eko maiatza «Erreferenduma tresna demokratiko bezala artikulatu gura dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Euskal Herriaren estatus politikoa erabakiko duen erreferenduma lantzen ari da Hamaika Gara ekimena maila nazionalean, eta badu taldea Galdakaon ere. «Altxa. Sinatu. Erabaki». Zergatik orain? Erabakitzeko eskubidearen alde lan egin eta erreferendum bidez erabakitzearen aldeko eragile eta norbanakoen elkargune bat beharrezkoa dela uste dugu. Euskal gizartearen ahalduntzean sakondu eta herri bezala burujabe izateko behar ditugun tresna demokratikoak lortzeko jaio da egitasmoa. Eta zein da helburua? Pandemiak azaleratu egin ditu herri bezala dauzkagun maila askotariko gabeziak. Honi heldu, eta Hamaika Garatik