Jon Gomez Garai

Markel Ealo eta Aitor Llamazares: «Guganako daukiezan iritziak desmitifikatzen saiatzen gara»

2020-11-20
Markel Ealo eta Aitor Llamazares, Frantziako galdakoztarrakBINKE / 2020ko azaroa «Guganako daukiezan iritziak desmitifikatzen saiatzen gara» Sortzez: Galdakao, Urki eta Zabalgane ingurukoak.Gaur egun: Cosne Cours sur Loire, Frantziako herritxoan.Jaiotza urtea: 1996.Ikasketak: Biak fisioterapian ikasitakoak.Zertan dabiltza: gaur egun berreziketa funtzionaleko zentro batean ari dira fisioterapeuta lanean. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Arrazoi pertsonalek nahiz profesionalek bultzatu gintuela esan ahal dogu: alde batetik, gaztaroa mundua ezagutzeko aukera itzela dalako, eta honegaz hizkuntza barri bat ikasteko eta hobetzeko aukera daukagulako; eta beste alde batetik, Frantzian dagoan fisioterapiaren inguruko kulturaz ikasteko. Dagoaneko egindako lanagaz alderatuta ez dauka zerikusirik; bai baliabideen eta inbertsio aldetik,

Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

2020-11-20
Zurrut Saskibaloi TaldeaBINKE / 2020ko azaroa «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Emakumezkoek soilik osatzen duten kirol talde bakarretarikoa da Zurrut Saskibaloi Taldea Galdakaon. Elkarrizketa honetan haien sorreraren inguruan aritzearekin batera, ezohikoa izaten ari den denboraldi berri honen inguruan jardun dugu. Noiz sortu zen taldea eta zergatik? Duela urte asko nesken talde bat bazegoen ere, desagertu egin zen, eta 2016an taldea berriro sortzea erabaki genuen. Saskibaloiaz gozatzeko lagun talde bat egitea zen asmoa. Ideia aurrera eraman ahal izateko herriko hainbat merkatariren laguntza ekonomikoa jaso genuen, batez ere Zurrut tabernatik, hortik taldearen izena. Jokatu eta

«Birusetik harago, hezkuntzan kateak», Irati Bediaga

2020-11-18
NeuretikIrati Bediaga RementeriaBINKE / 2020ko azaroa Birusetik harago, hezkuntzan kateak Koronabirusaren beldurra dela eta, hezkuntzan inoiz baino arau gehiago agertzen ari dira. Baina kontziente garen heinean hauek gainditzeko baliabideak ere bilatzen ditugu. Zer gertatzen da ordea urteetan zehar inkontzienteki edo itsututa agian eskoletan sortu ditugun arrakalekin? Arrakalak psikomotrizitatea, norbera bere gorputzaren eta mugimenduen ezagutzan, haur hezkuntzara mugatzen dugunean. Sei urterekin nagusiegiak gara antza gorputz atalak sentitzeko eta sentitu gabe, hauek ikasten hasten gara.  Arrakalak, Gorputz Hezkuntzari, «gimnasia» deitzen diogunean eta astean bi ordutara mugatzen dugunean. Onenean eta oraindik ume bagara bi ordu jolasten —eta jolasarekin ikasten—. Txarrenean, nerabezarora heldu garenez,

«Eguzki-izpi bat, mesedez», Jose Inazio Basterretxea

2020-11-18
ErretratuakJose Inazio Basterretxea PoloBINKE / 2020ko azaroa Eguzki-izpi bat, mesedez Zeure burua ere ikusiko zenduan inoiz honetan: tapaki bat jaso, eta haren azpian zedozer gordetzen. Inoiz, jolas hutsagatik egin dogu hori. Inoiz, beste batek horretara estututa, eta gaiztakeria eskasa izan da gerizpetara sartzea agirian beharko leukena. Zaharrak, gure etxeko zaharrak, ostonduta dagoz ilunpetan, alfonbra azpietan… eta ez eurek berenberegi erabagita. Aspalditxoan, normal-normal ikusi eitekeazan edadez aurrera joandakoak han-hemen, tirriki-tarraka, edo gurpil-gurditxoan. Hurrean zaintzaile profesionala, edo etxekoa, edo laguna. Baina, gaur… Latza da 2020. urtea egoitzetan. Ondo asko azaleratu ditu izurriteak gure erkidegoaren hainbat kontraesan: ezbaian jarri da gizarte-ongizatearen ituna, eta

«Orain, Bide(a)n?», Ane Agirre

2020-11-18
IritziaAne Agirre CrespoBINKE / 2020ko azaroa Orain, Bide(a)n? Askok, luzeegia egin den legegintzaldi honen ondoren, lasai arnastu dezakete. Alderdi demokratak irabazi du, bai, baina edozein aukera litzateke Trump-en Amerika baino hobea. Hala ere, alderdi demokratak irabazteak ez du automatikoki herriaren eskubideen eta nahien aldeko panazearik lortuko. Izan ere, alderdiak berak badu bere banaketa propioa. Batetik, alderdi aurrerakoia, ideal sozialistek bultzatuta. Bestetik, alderdi korporatibista; azkenengo honek babesten ditu Biden eta sozial-demokraziaren estalkia, alegia. Alderdi-bitasunak automatikoki ezker-eskuin dikotomiara eramaten gaituen arren, herrialde bakoitzak bere testuingurua dauka, eta tamalez, AEBetako errealitateak ez dauka «benetako» sozialismorako lekurik. Kakotxen artean idazten dut «benetako», gizartean ere

«Hitano»

2020-11-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko azaroa Euskeraz hiru aditz tratamentu daukaguz: hitano, zuka eta berorika. Goazen hitanora: hi+to+no > hitano. Hi, bigarren pertsona, to/toka, maskulinoa eta no/noka, femeninoa. Erabilera: toka, gizonezkoak gizonezkoagaz eta andrazkoak gizonezkoagaz, eta, noka, gizonezkoak andrazkoagaz eta andrazkoak andrazkoagaz. Hitanoa, altxor bat dogu baina zoritxarrez galtzen dabil, batez be, noka. Arrazoietariko bat, errespetuarena. Euskerazko, hi, gazteleraz, «tu», litzateke eta euskerazko, zu, gazteleraz, «vos». Gure, berori, gazteleraz, «usted». Jakina, gure hitanoa eta gaztelerazko, tuteoa, lagun arteko erregistrotzat euki dira eta nagusiagoei-eta egitea errespeto faltatzat. Horrexegaitik baztertu da. Baina, hitanoa, aditz erregistro zaharrena izateaz gain, sano inportantea da. Aikor,

Galdakoztar bat Euskal Bioteknologia Elkarteko lehendakari berria

2020-11-18
Saioa Ibarretxe, biologoaBINKE / 2020ko azaroa Galdakoztar bat Euskal Bioteknologia Elkarteko lehendakari berria TESTUA: Beñat ArmentiaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Saioa Ibarretxe galdakoztarra da, 2018tik, Euskal Herriko Bioteknologia Elkarteko —EusBIOTEKeko— lehendakari berria, eta hamaika dira esku artean bere kideekin batera dituen proiektuak. Gaztetatik biologiaren maitale izan da Saioa Ibarretxe (Galdakao, 1996) Euskal Bioteknologia Elkarteko —EusBIOTEKeko— lehendakaria. Unibertsitatera salto egin baino lehen argi zuen zelula zein mikroorganismoekin lotura zuen zerbait ikasi nahi zuela, eta hala egin ere: Bioteknologiaren Gradua ikasten hasi eta ordutik bere pasio bilakatu zen. Gradua amaitu zuela, zientzia honen esparruan ohikoak diren graduondokoak zein doktoretza egiteko aukerak baztertu, eta

Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere

2020-11-18
Gazteak eta euskara, ariketa sozialaBINKE / 2020ko azaroa Egunotan martxan dabilen Gaztealdiaren sustatzaile da Galdakao ere TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Euskaraldiaren aurreko astean, Euskal Herriko hainbat gazte elkartek ariketa sozial bat martxan jarri dute gazteon kontzientziak pizteko eta hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa egiteko asmoz. Ekimena aurrera eramaten Galdakaoko Bagabiz euskara elkarteko gazteak ditugu. Belaunaldi berriek geroz eta euskara gutxiago darabilte, Gaztealdia ekimena sortu dutenen arabera. Gainera, gazteek duten euskararen ezagutzak gora egin du, baina erabileran ez da aldaketa nabarmenik egon. Egoera horrelakoa izanik, Euskal Herriko hainbat eragileen artean proiektu berri bat martxan jartzea erabaki zuten. Proiektu horren izena

«Covid-a, Galdakaoko gazteriaren hankartean», gazte talde baten iritzia

2020-10-29
IritziaGazte galdakoztar talde batBINKE / 2020ko urria Covid-a, Galdakaoko gazteriaren hankartean Hori pentsatu behar izan zuten Ertzaintzako zenbait agentek pasadan irailaren 19ko gauean, herriko hainbat gazte goitik behera arakatu baitzituzten gazte izate hutsagatik eta Galdakaoko kale eta plazetan egoteagatik. Edozein herrialde autoritariotako indar polizialentzat, COVIDaren ondorioz bizi dugun egoera honek amestu zezaketen posizio onenean jarri ditu, eta zoritxarrez batzuoi ez gaitu harritu Ertzaintzako zenbait agentek modu horretan aritu izanak, katxeatzen dituztenen eskubide zibilei inolako kasurik egin gabe. Zenbait kasutan gainera gezurrezko akusazioak eginez hain famatu eta mespretxagarria den mozal legea erabili ahal izateko. Gazte askok ez dute ulertu neurri honetako

Urriko Binkekide irabazleak: Gorane Euba eta Silvia Arnaiz!

2020-10-26
Gorane Euba (ezker, alabekin) eta Silvia Arnaiz (eskuin) izan dira urriko Binkekideen zozketaren irabazleak. Bizi Musika kontzertu-zikloaren baitan Andra Mari Dantza Taldeak antolatutako Izaro kantariaren kontzerturako bina sarrera irabazi dituzte. Argazkian, Oiana Telleria (erdian) Andra Mariko kidearekin batera, gonbidapenak jasotzerako orduan.

Lidia Gonzalez: «Umeen kasuen gorakada nabarmenik ez genduan igarri ikasturte hasieran»

2020-10-23
Lidia Gonzalez, ospitaleko aztarnarien koordinatzaileaBINKE / 2020ko urria «Bide judizialetara jotzera behartuta gagoz berrogeialdien ez-betetzeen susmoa badaukagu» Lidia Gonzalez Zabala1990, Galdakao Galdakoztar askorekin batera Lauaxeta Ikastolan ikasitakoa da Lidia. Batxilergoa bertan amaitu eta EHUren Leioako Erizaintza Unibertsitate Eskolan hasi zuen gaur egun bere ogibide duen ibilbidea. Gonzalez Zabala 2011tik da erizain, baina gaur egun bere jarduna pixka bat aldatu du, txertoak, botikak eta pazienteak tarte batez ahaztu eta telefono, ordenagailu, paper eta bolalumen artean nahasteko: Labeako ospitaleko aztarnarien koordinatzaile da galdakoztarra. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Pandemia batek denon bizimoduak aldatu dituenetik, gure sakelako telefonora sartzen diren dei ezezagun

Mari Gorostiza, altxorren jagole fina

2020-10-23
Galdakoztar bat dokumentazio historikoen zaindariBINKE / 2020ko urria Mari Gorostiza, altxorren jagole fina TESTUA: Iñigo Larrea eta Julen UrrutxurtuARGAZKIAK: Senide eta lagunek utzitakoak Lau hamarkadatan EAJ alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren milaka artxiboren zaindari galdakoztar bat izan zen, eta horri esker eratu ahal izan zen hein handi batean Euskal Abertzaletasunaren Artxiboa. Mari Gorostizaren inguruan ari gara, eta erreportaje honetan batu dira gure historiaren parte diren istorioak. Historian zehar askotan egon dira oharkabean borrokatzen egon diren heroiak. Zoritxarrez, ez zaie behar beste meritu ematen, eta askotan, haiek egindako lana gaur egun ere baliagarria izan daiteke. Euskal Herriko historian ere horrelakoak izan ditugu,
1 89 90 91 92 93 122

situs togel

situs toto