Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»
Zurrut Saskibaloi TaldeaBINKE / 2020ko azaroa «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Emakumezkoek soilik osatzen duten kirol talde bakarretarikoa da Zurrut Saskibaloi Taldea Galdakaon. Elkarrizketa honetan haien sorreraren inguruan aritzearekin batera, ezohikoa izaten ari den denboraldi berri honen inguruan jardun dugu. Noiz sortu zen taldea eta zergatik? Duela urte asko nesken talde bat bazegoen ere, desagertu egin zen, eta 2016an taldea berriro sortzea erabaki genuen. Saskibaloiaz gozatzeko lagun talde bat egitea zen asmoa. Ideia aurrera eraman ahal izateko herriko hainbat merkatariren laguntza ekonomikoa jaso genuen, batez ere Zurrut tabernatik, hortik taldearen izena. Jokatu eta