Jon Gomez Garai

Urrian Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro Galdakaon, Musika Bizianen alternatiban

2020-10-07
Andra Mari Dantza TaldeaBINKE / 2020ko urria Urrian Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro Galdakaon, Musika Bizianen alternatiban TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Urtero Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatu ohi duen Musika Bizian jaialdia aurten ezin izango denez ospatu, jaialdi horren batzordeak alternatiba bat prestatu du urrian datozen lau larunbatetarako: Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta Izaro. Egitasmo asko bere horretan utzi ditu Covid-19ak eragindako pandemiak. Kasurik onenetan, atzeratu edo egokitu egin dira martxoaz geroztik mundu osoan eskaini behar ziren ekitaldiak. Baina kasurik txarrenean, bertan behera geratu dira. Horietariko bat izan da aurten seigarren edizioa bete behar zuen Musika

Koldo Saratxaga: «Gustatzen zaizun horretatik bizitzean dago arrakastaren gakoa»

2020-09-28
Koldo Saratxaga, lider eta enpresariaBINKE / 2020ko iraila «Asko sufritzen nabil mundu guztia espetxeratuta ikusita: etxetik ezin irten eta musukoak jantzita» Koldo Saratxaga Cabezas1947, Sopuerta Ez dago espazio fisikorik bere biografia eta ibilbide profesionala islatuko duenik, baina ikasketaz ingeniari teknikoa da eta bi master egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bere ibilbide profesionala Vidrierías de Llodio-Villosan hasi bazuen ere, Etorki, Euskadiko Kutxa, Urola eta Irizar enpresetan lortutako emaitzegatik jaso ditu, besteak beste, Gipuzkoako enpresarien saria (1997), Espainiako Urteko Sustatzailearen Saria (1997), Euskadiko Enpresari Onenaren saria (2001), Ospe Oneneko Kudeatzailaren Euskadiko saria (2005) eta Bihotz Berezia saria (2008). Baina

Roberto Moreno: «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen»

2020-09-28
Roberto Moreno, patinete elektrikoaren erabiltzaileaBINKE / 2020ko iraila «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Patinete elektrikoak oinezkoen garraiobide preziatuena izango direla dio askok, egun ezagutzen ditugun ibilgailuekin alderatuz, patinetea aukera merke, erabilgarri eta eskuragarriena omen delako. Gure herrietan gero eta gehiago ikusten dira, eta patinete baten erabiltzaile galdakoztar bat ezagutu dugu. Azken hamarkadan aldaketa nabarmen bat gertatu da gure herri eta hirien paisaian, eta argi dago teknologiaren arloak zerikusi handia izan duela aldaketa horretan. Teknologia berriak gure bizitzako hainbat esparruetan barneratzen hasiak dira, eta askotan ez gara konturatzen horiek ekartzen dituzten aldaketez. Esan

«Kapaz kapako iragazkietan zirrikituak», Nerea Urgoiti

2020-09-28
LerroarteanNerea Urgoiti GalarzaBINKE / 2020ko iraila Kapaz kapako iragazkietan zirrikituak Maskarak, musukoak, bozalak. Azkenaldi honetako protagonistak, udako bidai lagunak. Bizi estilo berri bateko normaltasun ikurrak. Batzuk etxeko edozein bazterretan ezkutatzen dira, poltsiko guztien goxotasun epelean, motxila guztietako zirrikitu ilunetan. Beste batzuk ate parean geratzen dira dantzan, paseoan ateratzeko irrikan. Badaude itsasoan bainatu direnak ere, bainu jantzien ahanztura patriketan. Ikusten dira kotxeetako atzerako ispiluetan zintzilik, kaleetan zaindari, baita besoetan modako apaingarri. Ordu mugatuko bizi itxaropen horretan zenbat bizipen eta abentura. Zenbat sekretu maskaren zimurretan barrena idatzita, edo itsatsita. Eman gabeko musuak, pentsamendu debekatuak, garrasi isilak. Begiradarekin irribarre egiteko momentua omen da

«Bisera buruan», Joanes Urkixo

2020-09-28
ZabaleanJoanes Urkixo BeitiaBINKE / 2020ko iraila Bisera buruan Umetako argazkiak ikuskatzen ditudan aldiro beti irudi berak ematen dit atentzioa. Sei urte inguru ditut eta bertan irmo agertzen naiz, eskopeta bati sendo eusten, partisanoen zaindari baten antzera eta aurpegiera gupidagabea erakusten. Gaur, berriz, eta aurrenekoz, argazkian janzten dudan txapelari erreparatu diot, eta inguruko argazkietan janzten dudan biseradun txapelari ere bai. Ez dut lehenengoaren oroitzapenik, biserarena ordea bai, eta hori gogoratzean, ez bedi inor harritu, kultur kolonialismoak uste baino sano arinago harrapatu gintuela konturatu naiz. Munduan asko legez, garai hartan Coca Colak zurgintza lantegi bat zeukan Zabalean, gure etxe inguruan. Hantxe egiten

Itsasne Martin: «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

2020-09-28
Itsasne Martin Ealo, Buenos Airesko galdakoztarraBINKE / 2020ko iraila «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan» Sortzez: Galdakaokoa, Askarri auzokoa.Abuztura arte: Buenos Airesen, Argentinan.Jaiotza urtea: 1997.Ikasketak: Albaitaritza Gradua Zaragozako Unibertsitatean.Zertan ibili da: bosgarren mailako bigarren lauhilekoa egin zuen Iberoamerica truke programan parte hartuz. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Aspaldiko kontua da hau. Albaitaritza ikasi nahi nuen, eta Euskal Herrian gradu hori ez zegoenez, 17 urterekin Zaragozara joan behar izan nintzen. Esperientzia berri gehiago bizitzeko gogoa piztu, eta Argentinara joateko aukera nuela jakitean birritan pentsatu gabe onartu nuen eskaintza. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Alde batetik, jendearen jarrera

«Aisia baino gehiago», Jon Fraile

2020-09-28
IritziaJon Fraile CastañosBINKE / 2020ko iraila Aisia baino gehiago Brasiletik Filipinetara, Leshoto eta Iranetik pasata, zinemak hainbeste mendetan isilarazita egon diren guzti horiei ahotsa emateko aukera izan du. Mugak gainditzeko kapazitatea, ezezaguna den horretara iristeko aukera eskaintzen digu. Zazpigarren arte honek gure zentzumenak zorroztu eta sentitzen erakusten digu, gure emozioekin esperimentatzera. Amets egiten erakusten digu. Errealitateak eta fantasiak bat egiten duten lekurik bada; kondaira, mito eta historia uztartzen den lekurik bada, hori zinema da. Publizitateak, kontsumoaren irudiek eta simulazioak fagozitatutako mundu batean, errealitatera berriz konektatzeko beharra dago, oinarrietara bueltatzekoa, bizitzaren gauza txiki horiek baloratu eta gure gorputza bibrarazi egiten duten

Ezohiko ikasturtera buelta

2020-09-28
Covid-19 hezkuntzanBINKE / 2020ko iraila Ezohiko ikasturtera buelta TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Joan den martxoaz geroztik, konfinamendua hastearekin batera itxi zituzten haien ateak Galdakaoko eta Usansoloko ikastetxeek. Itxialdian zehar izandako bizipenak tarteko, oporraldiari esker indarberriturik hasi dute ikasturtea irailean: neurri, baliabide eta egoera berri zein ez horren berrietara moldatuz. Ezohiko ikasturtearen itzulera zelakoa izaten ari den aztertu gura izan dugu. Badira sei hilabete hezkuntza esparruko kide orok ikastetxeak laga eta bakoitzak bere bidea hartu behar izan zuenetik. Batzuek aurrez aurrekoa alboratu eta telematikoki jardun, beste batzuk berriz haien seme-alaben makulu bilakatu, eta beste zenbaitek langabezian edo ABEEan

Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre (Sinun): «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria»

2020-09-28
Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre, Sinun markaren sortzaileakBINKE / 2020ko iraila «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria» Nerea Zubiaurrek duela gutxi Galdakora etortzeko aukera ikusi zuen. Geroztik, aurreko bizitza alde batera utzi eta bere lagun Olatz Crespo galdakoztarrarekin Sinun denda zabaltzea erabaki zuten. Eurek gertutik ezagutzeko aukera izan du Binkek. Zergatik erabaki zenuten Galdakaon negozio bat zabaltzea? Sinun bitxien marka orain dela ia urte eta erdi jaio zen proiektu digital txiki bat bezala. Lehengo urtean pare bat showroom egin genituen eta, oraindik ere, jendeak produktua zuzenean ikustea nahiago duela konturatu ginen; hori izan zen arrazoietako bat. Bestalde, urte

«Doministiku»

2020-09-28
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko iraila Ezbeharrak gitxien petsetan dogunean agertzen jakuz gure bizitzan eta aurre egiten ahalegintzen gara ahal dogun neurrian. Oraingoan, Covid-19 dalakoak, akordatzakoan harrapatu gaitu eta moduz harrapatu be mundu guztian zehar. Ez da lehenengo pandemia, eta, adituek esaten deuskuenez azkenengoa be ez. Adi eta zuhur ba guztiok, bizia bat baino ez dogu-eta. Historian zehar, era askotako pandemiak egon dira eta euskaldunok, horren testigantza adierazten deuskun esamolde bat gorde dogu, hauxe: «Doministiku». Esamolde hau latinetik hartu dogu. Hasiera batean, eleizgizonen jakulatoria edo otoizlabur hau «Dominus cum te» izan zan, «Jauna zugaz» euskeraz. Geroagora, erabileraren porasuz, silaba-metetesi bidez,

Bertan Behera: «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke»

2020-09-28
Bertan Behera kuadrila @bertanbeheraBINKE / 2020ko iraila «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke» GALDERAK: Erdu Hona kuadrila @erduhona Zergatik Bertan Behera? Denboraldi bat egon zen, non pentsatzen genituen plan guztiak ez ziren inoiz egiten, gehienbat mundu guztia azkeneko momentuan ezetz esaten zuelako; eta horregatik erabaki genuen izen hori jartzea. Aurten zuen kuadrilaren izena berri guztietan atera da, zelan daramazue zama hori meriturik ez daukazuela jakinda? Gugatik arduratuta bazaudete, lasai egon. Ez dugu zamarik igarri, gainera, ospetsu izatera ohituta gaude. 2021eko Santakurtzak ospatu ahal izateko kuadrila bat desagertu beharko balitz, zein aukeratuko zenukete? Ezin gara ados jarri galdera horri erantzun zehatz

Herria «askatu» ebeneko jaiak

2020-09-28
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko iraila Herria «askatu» ebeneko jaiak TESTUA: Nagore Ferreira Zamalloa eta Kepa Lizarraga SainzARGAZKIAK: Egitaraua Foru Agiritegiarena eta 1937ko bagilaren 16ko irudia, nazionalek ateratakoa herrira sartzean, Espainiako Liburutegikoa Aurtengo Santakurtzetako jaiak ez doguz zati baten ahaztuko. Bagilean jakin genduan bertan behera geratuko zirela, Covid-19-k eragindako egoerea dala eta. 2020a, beraz, jai bakoa izan da. Orain 82 urte, hain zuzen be, beste arrazoi guztiz diferenteekaitik baina, 1938an, nekez ahaztuteko jaiak egin ebezan be.  Galdakao «askatu» eben lehenengo urteurrena zala eta, egun biko ospakizunak antolatzea otu jakon orduko Udalari. Jaiek ospakizun eta ondo pasetako atxakia baino, bestelako
1 91 92 93 94 95 121

situs togel

situs toto