BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

      2023-02-02
      0
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek

TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek

Binke
2020-10-14
188
1

TikTok bideoen lehiaketa martxan jarri du Binkek

Gero eta esparru gehiagotara iristeko asmoz jaio zen 2015ean Binke, Galdakaoko eta Usansoloko lehenengo aldizkari euskaldun eta herrikoia. Bide horretan leiho berriak zabaltzen dihardu proiektua osatzen duen batzorde herrikoiak. Horren adibide dira, paperetik harago, konfinamenduan estreinatu zen webgune hau edota sare sozialetan duen presentzia.

Sare sozialen presentzia hori areagotzeko asmoz dator Binke TikTok Challenge lehiaketa berria! Orain arteko sareetan egoten jarraituko badu ere, orain gazteen artean moda-modan dagoen TikTok bideoen mundura ere salto egin gura du Binkek Instagramen bitartez.

Parte hartu gura duen pertsonak edo taldeak hauxe hartu beharko du kontutan:

  • Gehienez 15 segundoko bideoa grabatu behar da.
  • Bakarka edo taldean parte hartu daiteke.
  • Euskarazko edo letra bako abesti batekin egin behar da bideoa.
  • Bideoa Binkek bere Instagrametik argitaratuko du. Horretarako, TikTok-a 680743211 telefonora WhatsApp bidez bidali behar da eta aipatu egingo da bideoaren kontu-egilea bideo horretan.
  • Behin Binkek bideoa bere Instagram kontuko Reels atalera igota, bideoaren egileak pertsona bat aipatu beharko du gutxienez argitalpen horretan.

TikTok bideoak jasotzeko azken eguna azaroaren 8a izango da, igandea.

Binkeren Instagram kontuan atsegin gehien dituen bideoa izango da irabazlea eta Dog&Fox jatetxean 10 pertsonentzako askaria irabaziko du. Hauek izango dira sari horren baldintzak:

  • Aldizkariaren azaroko zenbakian emango da irabazlearen berri eta askaria noiz egin pertsona edo talde irabazlearekin adostuko da.
  • Askari horretan orotariko mokadutxoak zerbitzatuko ditu Galdakaoko Agirre Lehendakariaren plazan dagoen Dog&Fox jatetxeak eta bakoitzeko edari bana izango da gozagai. Gehiago jan edo edan nahi izanez gero, norberak ordaindu beharko du diferentzia.
  • Edari hori ezin izango da kalimotxo bat baino garestiagoa izan.
  • Saria gehienez hamar pertsonarentzako da, talde edo kuadrila irabazleko kideak gehiago badira, 10etik gorako diferentzia taldeak berak ordaindu beharko du.
  • Talde edo kuadrila irabazlea hamar pertsona baino gutxiagokoa bada, kopuru zehatz horri baino ez zaio saria emango.
  • Irabazleak —eta beraz, saria jaso behar dutenak— lehiaketara aurkeztutako bideoan agertzen diren pertsonak bakarrik izango dira.
  • Saria adinez txikikoek irabazten badute ezin izango dute alkoholdun edaririk kontsumitu Binkek eskainitako sari honetan.

Zorte on eta gozatu lehiaketarekin!

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Urrian Joseba Tapia, Oreka TX, LauSo eta ...

Hurrengo albistea

Baldosak jartzeko orduan, mezu izkutua al dago? ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Bilbo eta Galdakao bizikletaz lotu zituzten zapatuan, bidegorriaren alde

    2022-05-02
    Binke
  • Aktualitatea

    Aingeru Picazaren aldeko tapoi bilketa kirol munduko babes zabala jasotzen ari da

    2021-01-03
    Binke
  • Aktualitatea

    Galdakaok Emakumeen Etxea eraikitzeko prozesua hasiko du

    2021-02-04
    Binke
  • Aktualitatea

    Taupadak Dantza Eskola galdakoztarra Festival Musical jaialdiko txapeldun izan zen

    2022-11-14
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ginkana solidarioa antolatu du Txirrindulari Elkarteak Mozoilo Egunean

    2022-05-27
    Binke
  • Aktualitatea

    Juan Bautista Uriarte eta beste kale batzuk eten eta moztuko dituzte jaietan zehar

    2022-09-09
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren hainbat jarduera eta ekitaldi. Haien artean, Santa Ageda bezperan Galdakaon...
  • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

    Galdakao
    2023-02-02
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...