Jon Gomez Garai

Usargoitin teleferikoa jarriko dute auzokideek, botearekin | AGINKE!

2020-07-18
Azken aldian protagonismo askotxo hartu dute Aperribaiko igogailuek. Inbidiaz-edo, eta udaletxean dirulaguntzak eskatzeko beharrik ez dutenez, Usargoitiko bizilagunek botea jarriko dute anbulategitik euren auzora igo eta jaitsiko den teleferiko bat martxan jarri ahal izateko. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

«Gazteon txip aldaketa», Iñigo Larrea

2020-07-17
IritziaIñigo Larrea LabarrietaBINKE / 2020ko uztaila Gazteon txip aldaketa Azkenengo urtean Galdakaoko gazteen artean aldaketa bat gertatu da. Gure jarrerak hobera egin du neurri handi batean eta gaur egun daukagun jokabideaz harro egon beharko ginatekeela uste dut. Kuadrillen artean arnasten den giroa ederra da, eta guztien artean daukagun konfiantzak harreman onak sortzen laguntzen digu. Hori dela eta, tabernetan ikus daitekeen paisaia ezin hobea da. Bestalde, kuadrillen arteko harreman ona oso mesedegarria izan daiteke guretzat eta azken boladan egoera horretaz baliatzen ari garela ematen du. Duela gutxitik talde berriak sortzen joan dira; hala nola, Bagabiz, Momoak, Zizpa… eta horiei esker badirudi

Galdakaoko entitate askok Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute

2020-07-14
EuskaraldiaBINKE / 2020ko uztaila Galdakaoko entitate askok Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Euskaraldiak herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitu gura du. Aurtengo edizioari, ordea, kolektiboan aritzeko helburua gehitu zaio —Ariguneetan— eta dagoeneko Galdakaoko elkarte askok eman dute euren izena, argazki honetako ordezkariak tarteko. Galdakaoko herri batzordea duela pare bat hilabete antolatu zen berriro, eta geroztik, herriko Udal ordezkariak, eragileak, boluntarioak…. elkarlanean aritu dira Euskaraldia martxan jartzeko. Bigarren edizio honen bitartez, entitateen parte hartzea sustatuko da; hau da, momentura arte norbanakoaren jarreran soilik oinarritu izan den ekimenak, aurten, kolektiboari ere emango dio

«Labea»

2020-07-14
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko uztaila Gure baserrietan, labea, sano garrantzitsua izan da, gari eta arto errariak labean onduteko zein beste menester batzuetarako, esaterako, labigerra egiteko, gaztaina enbor gazteak beratu ondoren labean berotu eta zumitzak aterateko baita sukaldaritzarako be. Labeak, batzuetan etxe inguruan egoten ziran, baina gehienetan etxeari deutsala. Labesua astero egiten zan. Labea ondo berotu behar izaten zan, ote-egur edo beste egur batzuk erreaz. Labe-ahoa zuritzen hasten zanean, txingerrak bazterretara eroaten ziran, arto-ogiak zein erre eta ipizki bategaz erdigunea garbitu. Labesuaren aurretik, gari zein arto urunagaz orea egiten zan legamina nahastuz erraria jagi edo fermentatzeko. Jagi biko orea zan

Txus Martini hirugarren gradua emango diote laster

2020-07-14
Giza EskubideakBINKE / 2020ko uztaila Txus Martini hirugarren gradua emango diote laster TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Txus Martin larriki gaixo dagoen presoari hirugarren gradua eman diotela zabaldu bada ere, ahoz baino ez dute jaso abokatu eta senideek horren berri. Hala ere, datozen egunetan ofizialki jakitea espero dute. Estatu frantsesean 2002ko urtarrilean izan zen atxilotua, eta bertan zortzi urte igaro eta gero estraditatu zuten Espainiara Txus Martin preso galdakoztarra.  2019ko azaroan bere kondenaren hiru laurdenak bete bazituen ere, egun Zaballako (Araba) espetxean dago bigarren gradua betetzen. Bost urteko isolamendua pairatu ostean izan zituen gaixotasun kronikoaren lehen zantzuak, bai fisiko

«Denboraldi honetatik balorazio positiboa atera dugu», Galdakao Boleibol Taldea

2020-07-14
Galdakao Boleibol TaldeaBINKE / 2020ko uztaila Boleibolak balorazio positiboa egin du Covid-ak markatutako denboralditik Galdakao Boleibol Taldearen testua bere horretan islatu nahi izan du Binkek orrialde honen bitartez, amaitu berri duten denboraldiaren balorazio osoa islatzeko. TESTUA ETA ARGAZKIA: Galdakao Boleibol Taldea Galdakao Boleibol Taldekook, Covid-19ak markatutako eta era deserosoan amaitutzat eman den 2019-2020 denboraldi honetatik balorazio positiboa atera dugu. Taldeek, beraien lehiaketetan bilakaera ezberdina izan dute eta bapatean denboraldia bukatu behar izanak oso triste utzi gaituen arren, hurrengo denboraldia ahalik eta hoberen prestatzeko lan egiten ari gara. Mutilen Senior Taldeari dagokionez, zeinek Lehenengo Maila Nazionalean lehiatzen duen, denboraldia nahiko ona

«Ikasi», Julen Gabiria

2020-06-19
Urandreak lezJulen Gabiria LaraBINKE / 2020ko ekaina Ikasi Azken hiru hilabeteotan bizi izan dugun egoeran, atentzioa eman dit ikusteak gizarteak zelako ziurtasuna eta konfiantza duen bere buruarengan. Zehazki, deigarria egin zait zenbat aldiz entzun dugun gizarte gisa zerbait ikasiko dugula —hortik ondorioztatzen da, beraz, kolektibo erraldoi baina bateratua garela—. Nik konfiantza handiagoa dut gizakiarengan, banaka edo talde txikietan hartuta, gizartearengan baino. Askoz ere lehenago jarriko nuke eskua sutan gutako bakoitzak bai ikasi duela zerbait, eta pertsona batzuei zerbaitetan hobetzeko ere balioko ziela honek. Esate baterako, baldin eta beste olderen bat baletor, sinisten dut kolektibo txikiek jakingo luketela ikasitakoa baliatzen: edozein

«Gotorlekua infernu bilakatzen denean», Yayone Altuna

2020-06-19
MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2020ko ekaina Gotorlekua infernu bilakatzen denean Ekaitz berdina bai, baina ontzi desberdinetan ari gara honi aurre egiten. Konfinamendua osasun publikoa babesteko neurria da, baina pertsonengan duen eragina ez da neutroa izan, ez behintzat genero-ikuspegitik.  «Etxean geratu» lelopean ezarritako osasun-estrategiak, ahaztu egiten du etxea ez dela beti leku segurua neska eta emakumeentzat; izan ere, emakume askok 24 orduz bizi behar izan dute erasotzailearekin, euste lana eta bizirauteko estrategia berriak garatuz eta gainera, hau guztia, bakardade-sentimendu izugarriarekin; adineko emakumeen kasuan, zaurgarritasuna bikoitza da: gizarte matxista batean heziak eta sozializatuak —senarrarekiko obedientzia eta menpekotasuna gailenduz—, norbere osasunari buruzko pertzepzio

Pandemia baten zantzu feminizatua

2020-06-19
Covidaren feminizazioaBINKE / 2020ko ekaina Pandemia baten zantzu feminizatua TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga Krisi honek, beste hainbat alorren artean, zaintza lanek izan ohi duten izaera feminizatua ikusarazi dio munduari. Izan ere, ordaindutako zein ordaindu gabeko zainketa lanei dagokienez, gizonen aldean emakumeak izan dira nagusi. Lan honetan, pandemia garaia genero ikuspegitik aztertzearekin batera, hainbat lekukoren testigantzak eta iritziak jaso ditu Binkek. Krisiak gizartean izan duen eragina aztertuz gero, komeni da hau genero ikuspuntu batetik erreparatzea, emakumeen eta gizonen gainean izan duen talka desberdina izan baita hauetako bakoitzean. Feminismoak historikoki salatu duen genero zapalkuntza eta honen baitan aurkitu daitezkeen genero gabeziak inoiz

«Inoiz baino gertuago», Janire Martinez

2020-06-19
Janire Martinez RuizBINKE / 2020ko ekaina Inoiz baino gertuago Arrasti gabetan egiten genituen bideo-deiak, Whatsapp bidez elkarri bidaltzen genizkion argazki eta berriak, hiru minututik gorako Whatsapp audioak… Luzatzen ziren telefono deiak? Are ohikoagoak. Osasun krisiaren ondorioz, konfinamendu garaian eman zen egoera dirudien arren, senideak urrun ditugun pertsonen egunerokotasuna baino ez da. Pantaila txiki baten bitartez konpartitzen baititut nik nire ahizparekin duela bi urte eta erditik hona, amets, lorpen eta buruhauste guztiak.Konfinamendu egoeran, berarekin harremanetan jartzeko modua aldatuko ez zelakoan nengoenean, hara non eta bizitzak aho zabalik utzi ninduen. Nork esango ote zidan ba nire ahizparekin berriro ere bizitzeko aukera bilakatuko zenik.

«Harjoa»

2020-06-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko ekaina Gure esaera batek hauxe dino: «Kandelario eta San Blasetan denpora epela baino, otsoa ardi artean hobe». Beraz, garai horretan hotz egin behar dau naturaren legean. Aurten eguraldi onegiak egin deuskuz tertzio horretan eta landare zein arbolak lore eta orrira etorri jakuz sano goiz. Ondorioak ondorio, bagileraz gero, hasierako lorerik harako garauak hazkai bidean barruntetan doguz. Baina garau horreik kanpotik zindo itxura euki arren, barruan harjoa daukie sarritan, lore denpora aurreratuan harrak jo eta mamarro hori haziz doalako fruituaren barruan. Harjoa, fruituetan ez eze, arbola eta abarretan be ikusten da nahinon. Gure basoetan erreskan ikusten

Ermiten inguruko erromeriak eta lehenengo «unibertsitatea»

2020-06-19
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko ekaina Ermiten inguruko erromeriak eta lehenengo «unibertsitatea» TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Aurtengo jai asko barik geldituko garala emoten dau, batzuk izorratu deuskuz daborduko ditxosozko koronabirusak eta Santakurtzak be ospatu ezin izango doguzala konfirmatu deuskue. Lastima bat alaitasuna gustatzen jakunontzako. Dana dala, eta aurten jai barik lotuko garala jakin badakigu be, ataltxo hau jaietan egiten ziran erromeriak aipatzeko baliatu gurako neuke. Edo hobeto esanda, erromeri gehienak gure herrietako ermitekaz bat egiten eben santuegaz lotuta egoazanez, Galdakaon eta Usansolon daukaguzan edo izan genduzan ermitak gogoratzeko aprobetxatu gura dot. Baina gainera, ermitarik zaharrenaren inguruan be
1 94 95 96 97 98 122

situs togel

situs toto