Galdakao Boleibol Taldea
BINKE / 2020ko uztaila

Boleibolak balorazio positiboa egin du Covid-ak markatutako denboralditik

Galdakao Boleibol Taldearen testua bere horretan islatu nahi izan du Binkek orrialde honen bitartez, amaitu berri duten denboraldiaren balorazio osoa islatzeko.

TESTUA ETA ARGAZKIA: Galdakao Boleibol Taldea

Galdakao Boleibol Taldekook, Covid-19ak markatutako eta era deserosoan amaitutzat eman den 2019-2020 denboraldi honetatik balorazio positiboa atera dugu.

Taldeek, beraien lehiaketetan bilakaera ezberdina izan dute eta bapatean denboraldia bukatu behar izanak oso triste utzi gaituen arren, hurrengo denboraldia ahalik eta hoberen prestatzeko lan egiten ari gara.

Mutilen Senior Taldeari dagokionez, zeinek Lehenengo Maila Nazionalean lehiatzen duen, denboraldia nahiko ona izan du. Aldaketa ugari izan da jokalarien artean pasadan denboraldiarekin aderatuta, baina gorabehera hauek alde batera utzita, taldea erronkan tinko mantendu da jokatzeari utzi izan behar dion arte, seigarren postuan bukatuz. Maila honetan borrokatzen duten bigarren urtea izanda, mutilak asko ikasten ari dira hurrengo urtean indartsu hasi eta mailaren postu altuetara heltzeko. 

Honen harira, azpimarratu nahi dugu ez dela erreza taldea mantentzea mutilen kanterarik ez dugulako. Hori ekiditeko, Galdakaoko ikastetxe ezberdinak bisitatzeko asmoa dugu mutil gazte berriak animatzera. Oso gorrantzitsua izango delako guretzat mutil gazteen talde bat edo bi ateratzea etorkizunari begira.

Bestalde, nesken bi taldeen bilakaera oso ezberdina izan da. Senior A Taldeak mailari eusteko borrokan igaro du denboraldi osoa eta azken partiduko garaipenari esker maila eustea lortu du. Senior B Taldea berriz goiko postuak borrokatzen aritu da, laugarren postuan amaituz denboraldia. Kontuan hartuz gure bi taldeetako neskak oso gazteak direla, argi daukagu hurrengo denboraldietan asko hobetuko dutela.

Amaitzeko, Galdakaoko neska-mutil guztiak animatzen ditugu gure kirola ezagutu eta nahi izanez gero gure taldeen parte izatera. 

Gurekin harremanetan jartzeko: boleiboleanapuntatu@gmail.com helbide elektronikoa dugu. Bestela ere, eskoletan ikusiko dugu elkar!