Domeka honetarako programatuta zegoen Altsasu antzezlana atzeratu egin dute
Antzerkia
BINKE / 2022ko urtarrila
Domeka honetarako programatuta zegoen Altsasu antzezlana atzeratu egin dute
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: La dramática errante
Altsasuko kasua taula gainera eraman gura duen izen bereko antzezlana domeka honetan ziren Torrezabal Kultur Etxean eskaintzekoa, baina Udalak atzeratu egin dutela jakinarazi du. Data berririk dagoen ala ez eta sarrerekin zer egin hemen argitu dugu.
Maria Goricelaya egile eta zuzendari duen Altsasu antzezlana domeka honetan, urtarrilak 23, ziren Torrezabalen eskaintzekoak Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia eta Ane Pikaza aktoreak. Ordea, antzezlana atzeratzeko beharrean daudela iragarri du Galdakaoko Udalak.
Data berria oraindik ez dute zehaztu, baina horixe jakin barik ere, bere sarreraren dirua itzultzea gura duenak 912 30 22 00 telefonora deituta edo entradas.sacatuentrada@gmail.com helbidera idatzita egin dezake eskaera.
Altsasu Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean noiz eskainiko den jakin bezain pronto emango du horren berri Binkek.
Hauxe du «La dramática errante» konpainiak obra honen sinopsi: «2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Altsasu azken urteetako kasu judizial polemikoenetako batean barneratzen da».