Erreportajeak 

ARGAZKIAK | Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute

2022-02-12
Euskal gatazkaBINKE / 2022ko otsaila Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Jon Cresporen espetxeratzea gaitzesteko dozenaka lagun batu dira gaur eguerdian Galdakaon, Sarek deituta. Bertan izan da Aitzol Zamalloa Binkeko argazkilaria, eta hamar irudi hauek utzi dizkigu. Aste honetan Jon Crespo galdakoztarra hirugarren gradutik bigarren gradura itzularazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, nahiz eta kondenaren hiru laurdenak beteta izan, Basauriko espetxeko tratamendu-batzarrak hirugarren gradua eman eta Eusko Jaurlaritzaren esku egon espetxe-politika. Horregatik gaur, otsailak 12 zapatua, dozenaka lagun batu dira Kurtzean hasi eta Iturrondo plazan amaitu den manifestazioan. Sare herritarrak deitutako manifestazioaren buruak

GRAFIKOAK | Jatorri atzerritarreko galdakoztarren egoera eta profila ezagutu

2022-02-10
MigrazioaBINKE / 2022ko otsaila Jatorri atzerritarreko galdakoztarren egoera eta profila ezagutzera eman dute GRAFIKOAK: Ikuspegiren diagnositikTESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Espainiar estatutik kanpo etorritako 1.500 auzokide daude erroldatuta Galdakao udalerrian gaur egun, eta horien errealitatea zein iritziak ezagutzeko diagnosia egin du Ikuspegik Udalarentzat. Hemen batu ditugu zenbait datu, zerrendetan zein grafikoetan. Galdakaoko eta Usansoloko biztanleria osoaren %6 atzerritar jatorrikoak dira gurean —«atzerritar», beti ere, espainiar estatutik kanpokoak hartuta, ez espainiarrak—. Zenbaki ofizialen arabera 1.500 lagun dira, zehazki, gurera etortzea erabaki zutenak. Bai erroldatutako horien zein oraindik erregularizatu barik daudenen egoera eta udalerri honen inguruan duten iritzia jasotzeko diagnosia egin

Herriko argiak 10 iruditan

2022-01-31
Click&ClickBINKE / 2022ko urtarrila Herriko argiak 10 iruditan ARGAZKIAK: Jose Antonio Arandia @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. URTARRILEKO GAIA Argiak

Eguzkibegiko bi mikroipuin

2022-01-31
EuskaraBINKE / 2022ko urtarrila Eguzkibegiko bi mikroipuin Euskararen Nazioarteko Egunean aurkeztu zuen Eguzkibegi Ikastolak, lehenengoz, DBHrako mikroipuin lehiaketa. Ziklo bakoitzerako bina sari izan ziren leihan: Elkar argitaletxean inbertitzeko 50€ko txartela eta mikroipun irabazleak Binken argitaratzeko aukera. Honaxe ba bi ipuin irabazleak! Zorionak! Liburu berdea Uxue Rasche (DBH 1) Atea ireki eta hantxe ikusi zuen alaba. — Gustoko duzu maitea?— galdetu zuen amak.— Ez.— erantzun zuen haserre, eta ohera bota zen. Orduak pasatu ziren eta logelatik noraezean zebilen. Liburuz betetako apaletan zerbait interesgarria zegoen begiratu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu. Esperantza galduta zeukanean, liburu marroi zaharren artean, berde intentsu bateko liburu

Montserrat Villamayorren margolanak

2022-01-31
SormenetikBINKE / 2022ko urtarrila Montserrat Villamayorren margolanak Montserrat Villamayor Merino1966, Galdakao Txikitatik izan du marrazkiekin gertutasun handia, baina ez zuen hau sakontzeko asmorik izan duela 20 urtera arte. Torrezabal Kultur Etxean egindako margolaritza ikastaro batek bultzatu zuen arte modalitate hau are sakonago ikastera. Duela lau urte, berriz, Galdakaoko Arte Eskolan hasi eta ordutik bertan dabil ikasle. Hainbat dira erabiltzen dituen teknikak: akuarela, pastela, txinatar tinta, akrilikoa,… baina olioarekin sentitzen da gusturen. Errealismotik gertu dauden irudiak dira orokorrean marrazten dituenak, batez ere erretratuak edo maiz ikusten dituen Galdakaoko paisaiak. Monet edo Sorolla bezalako artistak ditu inspirazio iturri nagusi.

ARGAZKIAK | Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du

2022-01-27
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Dozenaka lagun batu dira gaur Galdakaoko Iturrondo plazan, urtarrilaren 19an Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatzeko. Laugarrenez da albiste Mohamed El-bachir, Galdakao parean Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten 17 urteko argeliarra. Komunikabideek berri honen aurrean izandako hoztasuna salatu, bere senideei samina zein elkartasuna adierazi eta Bizkaiko Foru Aldundiari erantzukizuna eskatu diote azken egunotan zenbait eta zenbait herritarrek, eragilek eta Galdakaoko Udalean dauden zenbait alderdi politikok ere. Gaur berriz, urtarrilak 27, heriotz hori argitzea eskatu dute dozenaka lagunek Iturrondo plaza

Errautsen azpiko kolorea berreskuratzen

2022-01-24
La Palmako boluntarioakBINKE / 2022ko urtarrila Errautsen azpiko kolorea berreskuratzen TESTUA: Xabi Ealo DíazARGAZKIAK: Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea Hiru hilabete inguru beteko dira boluntario batzuk La Palma uhartera heldu zirela, ia 150 euskaldun, eta guztiak GBGE elkarteak koordinatuta. Sumendiak kaltetutako pertsonei laguntza ematen ari dira orduz geroztik, eta bai hango herritar zein hemengo bolondres batzuekin hitz egin du Binkek. Irailak hemeretzi zituenenean, arratsaldeko hirurak pasatxo zirenean ohetik altxatu zen natura La Palma uhartean (Kanariak). Bazeramatzan egun batzuk esna, baina egun horretan Cumbre Viejako sumendiak leher egin eta hondamendia eta drama hasi ziren.  Laurogeita bost egunez, naturak indar erakustaldia egin du

Emakumea eta pobrea izatea zer den…

2022-01-24
ElkarlaguntzanBINKE / 2022ko urtarrila Emakumea eta pobrea izatea zer den… TESTUA ETA ARGAZKIA: Elkarlaguntza Sareko ELEAK taldea Emakumea eta pobrea izatea zapalkuntza bikoitza da. Iritzi horretakoak garen hainbat pertsonak osatzen dugu ELEAK taldea, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarearen beste geruza bat. Duela ez asko hasi ginen bilerak eta elkarreratzeak egiten. Sare bat osatzen dugu: elkar entzun, ezagutu, defendatu, mimatu… inklusioa testuinguru dugularik. Neskak gara guztiak. Politikoki zuzen zer dagoen baino, eraginkorra zer den eta zilegia zer den lehenesten dugulako: gugana hurbiltzen den emakume horrek agian beste emakume batek bakarrik eman diezaiokeen babes eta erosotasuna behar duelako bere erraietan duen hori askatzeko. Eta

Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan

2022-01-09
Giza EskubideakBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Galdakaon «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» Sarek deitutako mobilizazioa hamaika iruditan batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren bitartez. Ehunka lagun batu ziren atzo Galdakaon, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» deitutako manifestazioan. Urte hasieran urtero Bilbon eta Baionan deitu ohi den manifestazio nazionalen alternatiba izan dira, aurten ere, herrietan egindako deialdiak —hirietako jendetza ekiditeko—. Galdakaon 19:00etan Kurtzeko plazatik hasita egin zen manifestazioa, amaieran Iturrondo plazan irakurketa egin eta hainbat

Usansoloko atzoko manifestazioa 11 iruditan

2022-01-09
Giza EskubideakBINKE / 2022ko urtarrila Usansoloko atzoko manifestazioa 11 iruditan ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Usansolon «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» Sarek deitutako mobilizazioa hamaika iruditan batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren bitartez. Dozenaka lagun batu ziren atzo Usansolon, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» deitutako manifestazioan. Urte hasieran urtero Bilbon eta Baionan deitu ohi den manifestazio nazionalen alternatiba izan dira, aurten ere, herrietan egindako deialdiak —hirietako jendetza ekiditeko—. Usansolon 17:30ean Mailu plazatik hasita egin zen manifestazioa, manifestua irakurri zein trikitilari eta panderojolearen doinuak

Aperribai ehuntzen duen elkartasuna

2021-12-20
Aperribaiko sareaBINKE / 2021eko abendua Aperribai ehuntzen duen elkartasuna TESTUA: Leire Regadas CallejoARGAZKIAK: Jabi Rojo Bi urte baino gehiago daramatzate Aperribain ikastetxea izandako eraikin huts bati bizitza ematen. Elkarte desberdinetako kideen eta auzokideen topaketarako gune neuralgiko bilakatu da; elkarlaguntzarako eta elkartasunerako bidea zabaltzen duena, ideia berriak hauspotzeko eta eguneroko arazoetarako konponbideak bilatzeko plaza dena. Hainbat tailer eta proiekturi bide eman diete azkenaldian. Hiru solairuko Eperlandako ikastetxe izandako eraikin handi baten barruan dozenaka auzotarren bizitza eraldatzeko hazia landatu zenetik, proiektuak ez du etenik. Sarea taldea da bertan egin daitekeen guztiari bultzada ematen diona, ideia berriak jasotzen eta horiek aurrera eramateko erraztasunak

Loroño klinika beste 30 urte betetzeko osasuntsu dago | Publierreportajea

2021-12-20
PublierreportajeaClínica Dental LoroñoBINKE / 2021eko abendua Loroño klinika beste 30 urte betetzeko osasuntsu dago Sasoirik onenean eta indarrez lanean jarraitzeko asmoz dabil Joseba Loroño klinikaren 30 urteak ospatzen, Markel semearekin. KontaktuaJuan Bautista Uriarte 10, Galdakao 94 457 08 90 / 688 84 06 51Instagram: @clinicadentalloronoMail: info@clinicadentallorono.com Orain 30 urte baino gehiago, gutxi ziren Galdakaon zeuden dentistak, eta are gutxiago galdakoztarrak zirenak. Horregatik, eta ikusita Joseba Loroño doktoreak beti izan duela gauza berriak egin eta hobetzeko gogoa, hortz-klinika propioa zabaltzea erabaki zuen behin ikasketa nagusiak amaituta. Medikuntzan, kirurgian eta odontologian lizentziatua da Loroño, eta espezialitatea du ahoko inplantologian zein errehabilitazioan. Baina
1 8 9 10 11 12 15

situs togel

situs toto