Erreportajeak 

Apustu eroenetik 25 urte

2021-03-22
Galdakao-Cadiz motorreanBINKE / 2021eko martxoa Apustu eroenetik 25 urte TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Galdakaok inoiz bizi izan duen apustu ezagunena gauzatu zuen Gorka Galarzak orain 25 urteko inauterietan, Zamakoatik Cadizera eskelak jartzeko motorrarekin joanda. Urteurren horren bueltan batu ditu Binkek abentura hartan inplikatutako herrikideak, datozen orrialdeetan batutakoak gogoratzeko eta baita aldizkariak berreskuratutako bideo bat erakusteko ere. Galdakaok azken urteetan bizi izan duen apusturik ezagunena antolatu zenetik 25 urte pasa dira. Gorka Galarza galdakoztarrak 1996ko inauterietan bost herrikiderekin apustu egin zuen: 48 ordu baino gutxiagotan, baietz Galdakaotik Cadizera iritsi, eskelak jartzeko erabiltzen zuen 49 zentimetro kubikoko motorrarekin. Esan

Onlyfans, zentsura bako sare sozial berria

2021-02-19
HipersexualitateaBINKE / 2021eko otsaila Onlyfans, zentsura bako sare sozial berria TESTUA: ErredakzioaARGAZKIAK: Copyleft Azken hilabetetan bereziki gazte askoren ahotan dagoen plataforma digitala da Onlyfans. Modu laburrean azalduz, inongo zentsurarik gabe norberaren argazki edo bideo erotikoak sarera igo, eta trukean dirua jasotzea da honen funtsa. Gertutik ezagutu dugu fenomeno berria, hiru erabiltzaile galdakoztar elkarrizketatuta eta feministen iritzia jasota. Gazteen artean batez ere zeresan handia izan duen gaia bilakatu da Onlyfans sare sozial berria. Bakoitzean bere oihartzuna handiagoa egin, eta konfinamendutik hasi eta gaur arte erabiltzaileak biderkatuz izugarri hazi den euskarri digitala bilakatu da. Askori arrotza egingo bazaie ere, inongo zentsurarik gabe

Eskolea kuartel bilakatu zanean

2021-02-19
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko otsaila Eskolea kuartel bilakatu zanean TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Kurtzeko eskola, inauguratu barri Kurtzeko eskolek, edo Gandasegikoek, historia bitxia daukie, eta tartean ustebako bat. 1912an inaugurau eben eskolea, eta handik urte batzutara, 1927ko abuztuan berrizendatu zan. Remigio Gandasegiren abizena hartu eban, Valladoliden artzapezpiku zan galdakoztarraren omenez, hain zuzen be. Baina aldaketarik handiena, zalantza barik, hamar urtera etorri zan, eskolak kuartel bihurtu ziranean, eta militarrez bete ziranean ordura arte umeek erabilitako ikasgelak. Gerra sasoian eraikin asko berrerabili ziran, gure eskolakaz egin zan lez. Izan be, Gandasegi EAE-ANV —Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca— alderdiko ANV 4

Somera ez da beti gazteena izan

2021-01-22
Zamakoaren giroaBINKE / 2021eko urtarrila Somera ez da beti gazteena izan TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Mireia Gezuragaren laguntzaz jasotakoak Galdakaoko Gipuzkoa kalea —Somera izenez ezaguna— ez da beti gazteentzako modako gune izan. Orain 30 urte arte adinekoen tabernak baino ez zeuden bertan, eta gazteak beste inguru batean ibiltzen ziren herrigunean parrandan: Zamakoa kalean. Pub eta gaueko tabernaz beteta zegoen Zamakoa, jai propioak zituen eta kalea itxi egiten zen maiz, jende pilaketengatik. Erreportaje honek garai ez hain urruti horiek gogoratu gura ditu sei lagunekin batera. Gazte askok Somerako giroa betidanik existitu izan dela pentsatu arren, hori ez da beti horrela izan.

Tximelarre Goikoa zergatik da «Kapi»?

2021-01-22
Aldekoa KapitainaBINKE / 2021eko urtarrila Tximelarre Goikoa zergatik da «Kapi»? TESTUA: Beñat Armentia eta Julen UrrutxurtuARGAZKIA: Espainiako Aire Armada Asko dira Tximelarre edo Tximiolarra Goikoari «Kapi» deitzen diotenak. Bertako jaiak ere Kapiko jaiak dira. Baina, nondik dator izen hori? «Capitán Aldecoa» izenetik. Hala zuen izena lehen Galdakaoko auzo honek, eta erreportaje honetan Aldekoa kapitaina nor zen deskubritu dugu. Askotan garrantzirik eman ez eta jaramonik egiten ez den arren, Galdakaon eta Usansolon aurki daitekeen kale eta auzo orok badu bere izenaren ondotik honen zergati bat. Batzuetan gertakari konkretu baten edota pasarte zehatz baten oroigarri, besteetan aldiz itzal handiko norbaiti gorazarre, edota

Rapa, doinu berrien xerkan

2020-11-20
Rapero galdakoztarrakBINKE / 2020ko azaroa Rapa, doinu berrien xerkan TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Azken urte hauetan indarra hartu duen musika generoa da rapa. Datu bat ematearren: dozena bat dira dagoeneko Galdakaon musika mota honen baitan dabiltzan gazteak. Hau gertutik jasotzeko, rapean diharduten lau galdakoztarrekin batu, genero honen ezaugarriak ezagutu eta rapak ondotik dakartzan hainbat gai ekarri dira lerroarte honetara. Musikarekin lotura estua duen herria da Galdakao. Denboraren makina hartu eta atzera eginez gero, hor dugu Maximo Moreno. Bera izan zen askoren ustez gure herriko musikagintzaren aitzindari, gazte zela Zaletasuna koroa sortzearekin batera, Dinamitaren bandako oboe jolea zen,

Mari Gorostiza, altxorren jagole fina

2020-10-23
Galdakoztar bat dokumentazio historikoen zaindariBINKE / 2020ko urria Mari Gorostiza, altxorren jagole fina TESTUA: Iñigo Larrea eta Julen UrrutxurtuARGAZKIAK: Senide eta lagunek utzitakoak Lau hamarkadatan EAJ alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren milaka artxiboren zaindari galdakoztar bat izan zen, eta horri esker eratu ahal izan zen hein handi batean Euskal Abertzaletasunaren Artxiboa. Mari Gorostizaren inguruan ari gara, eta erreportaje honetan batu dira gure historiaren parte diren istorioak. Historian zehar askotan egon dira oharkabean borrokatzen egon diren heroiak. Zoritxarrez, ez zaie behar beste meritu ematen, eta askotan, haiek egindako lana gaur egun ere baliagarria izan daiteke. Euskal Herriko historian ere horrelakoak izan ditugu,

Herri-lurrak, herriaren sostengu

2020-10-23
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko urria Herri-lurrak, herriaren sostengu TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Erdi Arotik, Galdakao sortzearekin batera, gure ekonomia eta beharrizanen sostengu nagusiak gure mendi komunalak zein baso zuhaiztiak izan dira. Eta horretan, herri-lurrek—«exidoek»— eta egurbideek garrantzia handia izan dute —Legazpiko haranean «Goiburu» izenez ezaguna—. Lehengoak herriaren gastuei aurre egin ahal izateko eta bigarrenak auzokideen etxeen beharrizainei aurre egiteko. Gaur ordea, lehenengoaz berba egingo dizuet, herri-lurrez, eta bestea bertan idatziko dudan hurrengo aldirako. Herri-lurrak —hau da, herriaren lursail komunalak— normalean haritzez beteta egoten ziren, eta hauen adarrak ikatza egiteko saltzen ziren. Bertatik jasotako etekinak herriak zituen

Beste euskaltzale amorratu bat hartuko du gure zeruak

2020-10-23
Asun Matilla, goian begoBINKE / 2020ko urria Beste euskaltzale amorratu bat hartuko du gure zeruak TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: lagunek utzitakoa Salamankan jaio zen 1961ean Asun Matilla, eta bere familiako baten hileta bat zela medio etorri zen lehen aldiz Bizkaira, oraindik txikia zela. Jatorrizko herrira itzuli bezain laster erabaki zuen familiak hemen aurkitu zutela haien lekua, eta hortik gutxira sorterria utzi eta Basaurin bizitzea erabaki zuten. Galdakaora bizitzera 18 urte zituela etorri zen, ezkondu eta berehala. Bi seme ere izan zituen. Itsasoaren maitalea zen Asun, eta maiz joan ohi zen Algortako portura kosta eta honen kresala gertu sentitzera. Nabarmentzekoa da

Ezohiko ikasturtera buelta

2020-09-28
Covid-19 hezkuntzanBINKE / 2020ko iraila Ezohiko ikasturtera buelta TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Joan den martxoaz geroztik, konfinamendua hastearekin batera itxi zituzten haien ateak Galdakaoko eta Usansoloko ikastetxeek. Itxialdian zehar izandako bizipenak tarteko, oporraldiari esker indarberriturik hasi dute ikasturtea irailean: neurri, baliabide eta egoera berri zein ez horren berrietara moldatuz. Ezohiko ikasturtearen itzulera zelakoa izaten ari den aztertu gura izan dugu. Badira sei hilabete hezkuntza esparruko kide orok ikastetxeak laga eta bakoitzak bere bidea hartu behar izan zuenetik. Batzuek aurrez aurrekoa alboratu eta telematikoki jardun, beste batzuk berriz haien seme-alaben makulu bilakatu, eta beste zenbaitek langabezian edo ABEEan

Herria «askatu» ebeneko jaiak

2020-09-28
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko iraila Herria «askatu» ebeneko jaiak TESTUA: Nagore Ferreira Zamalloa eta Kepa Lizarraga SainzARGAZKIAK: Egitaraua Foru Agiritegiarena eta 1937ko bagilaren 16ko irudia, nazionalek ateratakoa herrira sartzean, Espainiako Liburutegikoa Aurtengo Santakurtzetako jaiak ez doguz zati baten ahaztuko. Bagilean jakin genduan bertan behera geratuko zirela, Covid-19-k eragindako egoerea dala eta. 2020a, beraz, jai bakoa izan da. Orain 82 urte, hain zuzen be, beste arrazoi guztiz diferenteekaitik baina, 1938an, nekez ahaztuteko jaiak egin ebezan be.  Galdakao «askatu» eben lehenengo urteurrena zala eta, egun biko ospakizunak antolatzea otu jakon orduko Udalari. Jaiek ospakizun eta ondo pasetako atxakia baino, bestelako

Zaldibarkoa baino hurbilago dugu Bistibieta

2020-07-20
Zabortegia KortederranBINKE / 2020ko uztaila Zaldibarkoa baino hurbilago dugu Bistibieta TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Bistibietako zabortegia Kortederra auzoan dago, Galdakao eta Zornotza ondoan. Berez, Lemoan kokatuta dagoen zabortegia da, baina inguruko herriak bertatik oso hurbil daudenez, zabortegian bertan gerta litekeenak eragin zuzena izan dezake Galdakao eta Usansolon. Hainbat galdakoztar urteetan zehar zabortegiak sortzen duen kiratsaz eta zarataz kexatu izan direla kontuan hartuta eta Zaldibarkoa gogoan, etxe ondoko zabortegia gertutik ezagutu gura izan du Binkek. Kortederrako auzokideek Lemoako eta Galdakaoko udaletara hainbat kexa bideratu izan dituztela aldarrikatzen dute, baina momentura arte ez zaie inolako irtenbiderik eskaini. Nabarmentzekoa da ere,

situs togel

situs toto