Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da, eta Galdakaok bat egingo du horrekin aurten ere. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte Udalak eta herriko eragileek. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean, eta horren harira, hamaika ekintza antolatuko dituzte aurten ere Galdakaoko Udalak eta herriko emakume elkarte eta talde feministek.
Proposamenek hainbat ikuspegi eta formatu uztartuko dituzte, eta herritarrei gaiaren inguruan hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin aritzeko aukerak eskainiko dizkiete.
Hau da eskainiko duten egitaraua:
Azaroak 17, martitzena
18:00 Karmele Zabalaren ‘Redes comunitarias contra el malestar invisible: previniendo la violencia contra las mujeres y el suicidio’ hitzaldia, Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 23, astelehena
17:00 ‘Gorputz zaurituak, berreraikitzen diren bizitzak’ kafe solasaldia, Eperlanda eskolan
19:00 ‘Bizitzako indarkeriak konpontzeko’ solasaldi parte-hartzailea, Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 24, martitzena
19:00 ESAS emakume musikarien orkestrak eskainitako kontzertua, Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 25, eguaztena
16:30 ‘Konplizitatea eta isiltasunaren kontra’ ekintza komunitarioa, Eperlanda eskolan
Azaroak 26 eta 27
10:00 Berdintasunerako XXI. Jardunaldiak, Torrezabal Kultur Etxea
Azaroak 27, barikua
17:30 ‘Zertarako isildu, elkarrekin idatzi ahal badugu?’ kontakizun laburren tailerra, Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 30, astelehena
19:00 ‘Bizitako indarkeriak konpontzeko’ solasaldia, Torrezabal Kultur Etxean





