Bigarren aldiz lapurreta egin dute Usansoloko Lamintxu Gazte Asanbladaren txosnan

Argazkia: Lamintxu Gazte Asanblada.

Asteburuan ospatu ziren jaietan zehar Unkina plazan kokatuta zuen txosnan lapurtu zutela salatu du Lamintxu Gazte Asanbladak. Bi astetan jasan duten bigarren lapurreta da.

Jaiak eta Gazte Egunak ospatzen direnean Lamintxu Gazte Asanbladak txosna Unkina plazan kokatuta izan ohi du, eta taldeak duela bi aste ospatu zen Gazte Egunean txosnan lapurreta jasan zuela salatu zuen.

Asteburu honetan ospatu diren jaietan ere lapurreta jasan dutela salatu du orain taldeak. Hortaz, bi astetan jasan duten bigarren lapurreta da.

Lamintxuk azaldu duenez, txosnan zeuden alkohol botilak eta materiala lapurtu dituzte oraingoan ere, eta azpiegitura apurtu dute.

 «Guretzako ez dira botila batzuk bakarrik. Herritik eta herriarentzat antolatzen den proiektu baten aurkako erasoa da», salatu du.

«Egoera hau jasanezina da. Ez dugu normalizatuko eta ez dugu onartuko guk geuk egiten dugun lanaren aurkako eraso hau», nabarmendu du taldeak.

situs togel

situs toto