Itsasne Urkiaga galdakoztarrak VIII. Kolazino Mendi Lasterketa irabazi zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Festak.com
Zapatuan, martxoak 16, Kolazino Mendi Lasterketaren zortzigarren antolatu zen Bedian. Hitzorduan, besteak beste, Itsasne Urkiagak parte hartu zuen eta galdakoztarrak lehen postua lortu zuen 16 kilometroko ibilbidean.
Bedian antolatzen da urtero Kolazino Mendi Eguna eta honen baitan hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera eskaintzen dute antolatzaileek. Hitzorduaren zortzigarren edizioa zapatuan, martxoak 16, izan zen eta besteak beste, mendi lasterketa antolatu zuten.
Bi modalitatetan parte harte zuten kirolariek, 24 kilometrokoan eta 16 kilometrokoan, eta azken honetan Itsasne Urkiaga galdakoztarrak ere eman zuen izena.
Gazteak 23. postua lortu zuen eta azkarrena izan zen nesken artean, garaipena lortuz. Urkiagak 01:46:55ko denbora egin zuen Bediako lasterketan.