BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Musika Bizian jaialdia urriaren 27 eta 28an antolatuko da bederatzigarrenez Galdakaon

Musika Bizian jaialdia urriaren 27 eta 28an antolatuko da bederatzigarrenez Galdakaon

Galdakao
2023-10-10
977
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García

Estaturik gabeko herrialdeen musika jaialdia urriko azken asteburuan antolatuko du bederatzigarren urtez Andra Mari Dantza Taldeak Iturrondo plazan. Besteak beste, Kornualleseko, Bretainiako, Kosovoko eta Euskal Herriko taldeak arituko dira. Hemen batu du BINKEk egitarau osoa eta taldeen inguruko informazioa.

Bederatzigarren urtez helduko da Galdakaora Andra Mari Dantza Taldeak, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, antolatutako Musika Bizian jaialdia. Estatu propiorik gabeko herrialdeen taldeak batzen dituen hitzordua urriaren 27an eta 28an izango da da aurten.

Euskal Herriaren egoera parekoan edo antzekoan dauden kulturak musikaren bitartez ekarriko ditu beste urte batez herriko dantza taldeak Galdakaoko Iturrondo plazan jarriko den karpa handira. Aurten Kornualles, Bretainia, Kosovo eta Euskal Herriko taldeak izango dira oholtzan.

Halaber, ohi denez, kontzertuak hasi aurreko orduetan kaleko animazioa izango da eta zapatu eguerdian artisauen azoka eta tailerrak ere izango dira. Hori gutxi ez, jateko eta edateko aukera izango da Iturrondon.

Gaur aurkeztu dute jaialdiaren bederatzigarren edizio hau Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko kultura foru diputatuak, eta Unai Zabala, Garazi Maeso eta Garatz Unamunzaga Andra Mari dantza taldeko kideek.

Hernandoren hitzetan «estaturik gabeko herrialdeentzat erreferente den jaialdia da Musika Bizian eta espero dugu urtero legez beste kulturetatik ikasteko aukera izatea aurtengo edizioan». «Musika unibertsala da eta horregatik estaturik gabeko herrialdeen aniztasuna eta aberastasun kulturala ospatzea esangura handia du», nabarmendu du Arrizabalagak.

Aniztasun horren isla izan nahi du Musika Bizian jaialdian eta horretarako egitarau zabala prestatu dute aurten ere. Hemen jaso dugu:

Urriak 27, barikua
19:00 Taberna ibiltaria Santi Brouard enparantzatik
21:30 The Stowes (Kornualles) eta Gozategiren (Euskal Herri) kontzertuak

Urriak 28, zapatua
12:00 Luthier Azoka eta musika erakustaldia
19:00 EinGO taldearekin kale animazioa Iturrondo plazako karpatik
21:00 Startijenn (Bretainia), Gipsy Groove (Kosovo) eta Mconak (Euskal Herria) taldeen kontzertuak

Taldeak ezagutu

THE STOWES (Kornualles)
Folk tradizionalaren nahasketa bizigarri bat jotzen duen banda zelta da, batez ere kornualleseratik,
irlandarretik eta eskoziarretik edaten duena. Azken 6 urteotan, The Stowes taldeak mundu osoan jo du, pianoko akordeoia, bouzoukia, 5 hariko banjo tenor pedal efektuduna uztartuz. The Stowesek Kornualleseko musika berrasmatu eta munduari aurkeztu dio urte hauetan guztietan.

GOZATEGI (Euskal Herria)
1992. urtean hasi zen osatzen gaur egun ezagutzen dugun moduan. Aurretik, Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arrebak ezagunak ziren trikitiva munduan zenbait erromeri eta lehiaketetan aritaen baitzirelako. 1992 urtean Inigo Goikoetxea ezagutu zuen bikoteak eta beraien erromeri moldatzen hasi ziren. 1994. urtean beraiek ekoiztutako maketa bat kaleratu zuten, arrakast handia lortu zutelarik: 2000 ale saldu zituzten uda bakar batean. Kontzertu eta erromeri kopuru handitzen hasi zen orduan. Ordutik hona, hogeita hamar urte baino gehiago, zazpi diska e ehundaka kontzertu eman dituzte. Urte hauetan guztietan dagoeneko ereserki bihurtu diren abestien egilea da Gozategi: ‘Nirekin’, ‘Kalanbreak’, ‘Nor Nori Nork’,edo ‘Porru Patata’.

STARTIJENN (Bretainia)
Musika tradizionala ardatz, bretoien instrumentu ikonikoz eta erritmo indartsuz hornitutako ikuskizuna eskaintzen dute. Euren lurraldean ezagunak dira dagoeneko; hala ere, oraindik lurralde musikal berriak esploratzen aritzen dira, euren kultura nazioarteko eszenatokian erakusteko. Taldeak bere zazpigarren albuma, ‘Talm ur galon’ (Bihotzaren taupadak), apirilean argitaratu zuen, rockaren eta folkaren nahasketa tradizional batekin.

GIPSY GROOVE (Kosovo)
2010az geroztik desberdintasunari, mugitzekoaskatasunari, arrazakeriari, emakumeen eskubideei eta, oro har, giza eskubideei buruzko kontzientzia sortzea dute helburu. Euren lana Kosovoko eta Balkanetako bizitza errealaren irudikapen artistikoa da, sufrimendu eta alaitasun interakzio amaigabearekin. Euren estilo propioa Balkan Romani musika eta Balkan Folk estiloak Jazz, Reggae,Funk, Ska, Drum & Bass elementuekin konbinatuz erabiltzen dute. Haien emanaldiak ezagunak dira atmosfera biziagatik, ikusleekin elkarreragin handia izateagatik eta elementu inprobisatzaileengatik.

MCONAK (Euskal Herria)
2011n Lekeition sortutako rebel folk taldea da. Whistle, soinu, banjo eta ohikoagoak diren rock instrumentuez lagunduta, folkean oinarritu eta beste hainbat estilo lantzen dituzte. Folka malenkonia eta adorea da, herriaren kanta delako, hitzetan ere malenkoniaz gain, (auto) kritika zorrotza egiten diete beraien buruei eta beste hainbat konturi. 2012ko udaberrian lehen lana grabatu zuten, ‘McEta’ izena jarri ziotena, eta hogeita hamar kontzertutik gora eskaini zuten Euskal Herri osoan zehar. 2013ko udazkenean estudioko lehen lan luzea grabatu zuten, ‘Piraten Matxinada’; 2015ko udazkenean ‘Galarrena’ izeneko estudioko bigarren lana grabatu zuten eta 40 kontzertutik gora eman zituzten. 2018an taldea eraberritu eta ‘Gure Naufragioak’ diska kaleratu zuten beraien doinuak berroigeita hamar portutara eramanez 2019ko biran. 2020. urtean, aldiz, taldeak itsaso berriak nabigatu eta 2021ean ‘Bitakora’ plazaratu zuen, taldearen 10. urteurrena ospatzeko.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Adinekoei zuzendutako lau ekintza antolatuko ditu Galdakaoko ...

Hurrengo albistea

Francisca Ereñoren argazki bilduma ikusgai dago Galdakaoko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Hauek dira Galdakaon eta Usansolon Euskadi Bonodenda duten saltokiak

    2023-11-08
    Binke
  • AktualitateaBESTE BATZUKUdal-hauteskundeak 2023

    Galdakaon batera Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Alianza Verde taldeak

    2023-04-27
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak urte osoko egitaraua argitaratu du

    2025-01-07
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    De la Hera ahizpak txapeldun eta hirugarren izan ziren VIII. La Sardina Itsasaldian

    2023-07-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko Duatloi Inklusiboa antolatuko dute lehen aldiz urriaren 15ean

    2023-10-02
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Astelehenean aurrekontu parte-hartzaileetako taldea osatu gura du Udalak

    2022-02-15
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan...
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06
  • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

    Galdakao
    2025-06-06
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...