Emakume nagusien bizipen pertsonaletan oinarritutako Neskato Onak komikia aurkeztuko du Uxue Bereziartuak Galdakaon. Saioa bihar, irailak 29, izango da Torrezabal Kultur Etxean.
Uxue Bereizartuak Geuretik Sortuak proiektuaren baitan egindako egonaldi artistiko batean sortu zuen Neskato Onak komikia.
Lana Betelu, Araitz, Larraun eta Lekunberri herrietako emakume nagusien bizipen pertsonaletan oinarritzen da, eta inguruko paisaietatik hartzen du inspirazioa.
Bihar, irailak 29, Galdakaon aurkeztuko du, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa izango da.
Bestalde, Geuretik Sortuak: hirugarren edizioko uzta erakusketa Galdakaon dago ikusgai. Egitasmoaren hirugarren edizioan sortutako lanen eta sormen prozesuen berri ematen duen erakusketa Torrezabal Kultur Etxean egongo da ikusgai urriaren 2ra arte, astelehenetik barikura, 17:30etik 20:30era, doan. Horrek, 2025ean Euskal Herriko hainbat txokotan garatutako sorkuntza lanak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du.




