«Mari Domingi», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2022ko abendua
Mari Domingi, txoto berezidun andrazko pertsonaia hau, 1994an sortu zan Donostian Olentzero jentilaren «lagun-edo» izateko eta biak bietara Gabon-opariak banatzeko. Baina kronologiara bagoaz, Olentzero, On Jose Miguel Barandiaranek jasotako mitoan, kristau aurreko azken jentil-misiolari lez dager. Mari Domingi, ostera, kristau aroko Gabon-kanta bateko pertsonaia da. «Horra Mari Domingi…» abesti mota horren jatorria jakiteko Italiako Siziliara jo behar dogu. Izan be, XVII. mende aldera sortu zan kantu-mota hori eta zabalduz joan zan Siziliarik hara beste lurralde batzuetara. Gure Euskal Herrira be heldu zan XIX. mende azkenerantz. Gabon-abesti hori R.M. de Azkuek jaso euskun XX. mendean. Argitutako guzti hau, hausnartze-biderako egokia litzateke, ahal dan neurrian gure historiako ohitura zaharrei eutsiz nondik gatozen jakiteko. Eta, nora goazen? Batek badaki! Baina, ezagutu eta errespetatu daigun euskaldunon ohitura jatorrez beteko izakera aberatsa. Ez ahaztu euskerak eta euskal kulturak egiten gaituela euskaldun. «Mihin bako arrana ugerrak jan» esaeran oinarrituz, argi eta artez jokatzealakorik ez dago etorkizunean, geure euskal nortasunari eutsiz. Hala bedi!